Iritzia

Mugimendu Sozialistako eragileen parte-hartze eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Herriko 94 eragilek sinatuta 2024ko mar. 13a, 17:00

Txosnen betoaren aurkako agerraldia, 2023an. Argazkia: @GKS_Gasteiz

"Minimo ideologiko ez-baztertzaileekin bat egiten dugun eragile guztiok eskubidea dugu jai herrikoietan parte hartu eta txosnak jartzeko. Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da".

Idatzi hau sinatzen dugun eragileok kezka handiz bizi dugu Bilboko eta Gasteizko jaietan sortu den egoera. Izan ere, hiru eragileri (Bilboko Luberri Konpartsari, eta Gasteizko GKSri zein Etxebizitza Sindikatuari) jaien antolaketan parte hartzeko eta txosna jartzeko aukera ukatzen ari zaie Mugimendu Sozialistarekin duten loturagatik, parte-hartze irizpide formal guztiak betetzen dituzten arren.

"Hiru eragileri jaien antolaketan parte hartzeko eta txosna jartzeko aukera ukatzen ari zaie Mugimendu Sozialistarekin duten loturagatik"

Gure ustez, jai eremu zabaletan parte hartzeko debekuak ez dira onargarriak, eta gutxi batzuen interes politikoei baino ez diete erantzuten. Era honetako bazterketek ez dute kabidarik Herri Mugimenduaren baitan.

Izan ere, minimo ideologiko ez-baztertzaileekin bat egiten dugun eragile guztiok eskubidea dugu jai herrikoietan parte hartu eta txosnak jartzeko. Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka. Are gehiago, gaur-gaurkoz gutako asko dozenaka herri eta auzotan Mugimendu Sozialistarekin batera aritzen gara jaiguneetan eta bestelako esparruetan elkarlanean.

Euskal Herri osoan zehar zabalduta dauden jai herrikoiak hamarnaka eragileren borondatezko lanaren bitartez ateratzen dira aurrera, eta inplikazio hori jaien izaera parte-hartzaileak ahalbidetzen du. Horrekin batera, babes instituzionalik ez dugun eragileeontzat, jai eremuak gure aldarrikapenak zabaltzeko eta gure eguneroko jarduna ekonomikoki sostengatzeko bitarteko garrantzitsuak dira. Bilboko eta Gasteizko debekuek, aldiz, eredu horren aurka egiten dute; guztion baldintza berdintasuna urratzen dute eta Mugimendu Sozialistaren kontrako blokeo ekonomiko zein sozialerako bidea zabaltzen dute.

Garaiz gaude egoera honi irtenbidea emateko. Horretarako, ezinbestekoa da jai herrikoien izaera parte hartzailea eta aniztasuna bermatzea, eta bazterketak alboratzea. Horregatik, dei egiten diegu orain arte debekua babestu edo parte hartzea oztopatu duten eragileei, jarrera hori alde batera utzi eta Bilbon zein Gasteizen Mugimendu Sozialistak jaietan konpartsa edo txosna izateko eskubidea errespeta dezaten.

Sinatzaileak

Euskal Herriko 94 eragilek sinatu dute goiko adierazpena; horien artean, maila nazionaleko antolakundeez gain, beren jarduera Arabako hamaika kolektibo daude:

  • Abadiñoko Gaztetxea
  • Altsasuko Gazte Asanblada
  • Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua
  • Anoetako Gazte Asanblada
  • Aramaixoko Gazte Asanblada
  • Argitan (Barakaldo)
  • Arrasateko Gaztetxea
  • Askapena
  • Atarrabiako Gazte Asanblada
  • Atxondoko Gaztetxea
  • AZET Etxebizitza Sindikatua (Bilbo)
  • Azkoitiko Gazte Asanblada
  • Azpeitiko Gazte Asanblada
  • Babestu Araba
  • Bachué (Gasteiz)
  • Barañaingo Gazte Asanblada
  • Baskale Elkartea (Bilbo)
  • Beasaingo Gazte Asanblada
  • Berangoko Amnistia Taldea
  • Bermioko Kabidxe Gune Soziala
  • Berri Otxoak (Barakaldo)
  • Bilbo Zaharra Antifaxista
  • Bilbo Zaharreko Erraila Gunea
  • Boltxe
  • Bultza Herri Ekimena (Bilbo)
  • Burlatako Gazte Asanblada
  • Danda Gazte Asanblada (Zarautz)
  • Deustuko Armada Gorria
  • Ecuador Etxea
  • Egurre Gazte Asanblada (Gernika)
  • Elorrioko Gaztetxea
  • Erromoko Hintxak (Getxo)
  • Errondoko Auzo Etxea (Bilbo)
  • Errota Gaztetxea (Mungia)
  • Esteribarko Gazte Asanblada
  • Etxarri II Gaztetxea (Bilbo)
  • Ezker Iraultzailea - EHS
  • Galdakao T. A.
  • Gasteizkoak Talde Antimilitarista
  • GBGE (Galdakao)
  • Guggenheim ez! (Busturialdea)
  • Haizeak Bizirik (Etxalar)
  • Haritu Elkarlaguntza Sarea (Iruñerria)
  • Haustura Txantreako Gazteak
  • Hegoaldekoak Auzo Elkartea (Gasteiz)
  • Hernaniko Gazte Asanblada
  • Herribiltza
  • Herri Norte Taldea
  • Hiruputzu Gaztetxea (Zarautz)
  • Hori Bai Gaztetxea (Larrabetzu)
  • Ibarrako Gazte Asanblada
  • Indar Gorri
  • Indar Horibeltz (Barakaldo)
  • Itzubaltzetako Gazte Asanblada
  • Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista
  • Kaletik Gaztetxera (Durango)
  • Kontrakantxa Gaztetxea (Hernani)
  • Laia Busturialdea
  • Lakuntzako Biltoki
  • Laudioko Gazte Asanblada
  • Legutioko Gaztetxea
  • Lekittoko Gazte Asanblada
  • Malerreka Bizirik
  • Martes Al Sol (Iruñea)
  • Mendillorriko Gazte Asanblada
  • Mugiri Kultur Elkartea (Hondarribia)
  • Mutrikuko Gaztetxea
  • Mutrikuko Natur Taldea
  • Ordiziko Gazte Asanblada
  • Otxandioko Gazte Asanblada
  • PAH Berriozar
  • Pikutara Mugimendu Antierrepresiboa (Lizarra)
  • Polloe Bizirik Egiako Gazte Asanblada
  • Printza Gune Autogestionatua (Larraun)
  • Salburua - Burdinbide Auzo Elkartea (Gasteiz)
  • Saniko Gazte Asanblada (Bilbo)
  • Sare Antifaxista
  • Sañu Bizirik (Azpeitia)
  • South Side (Irun)
  • Stop Kaleratzeak Hernani
  • Sugarra Gaztetxea (Lizarra)
  • Tinko
  • Tolosako Gazte Asanblada
  • Trikuharrika (Gasteiz)
  • Txantxarreka Gaztetxea (Donostia)
  • Txorierriko SAD Borrokan
  • Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada
  • Xaneta Gaztetxea (Luhuso)
  • Zaldibiko Gazte Asanblada
  • Zapateneo (Gasteiz)
  • Zazpigarren Alaba Auzo Elkartea (Gasteiz)
  • Zestoako Gazte Asanblada
  • Zizurko Rock Etxea
  • Zornotzako Matrailu Gaztetxea

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago