Iritzia

Giltza. Sarraila. Zuloa. Atea. Zabaldu-Zarratu.

Erabiltzailearen aurpegia Sare Herritarra 2023ko urr. 24a, 10:20

Manifestuaren aurkezpena, joan den larunbatean Gernikan. Argazkia: Sare Herritarra

"Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu. Eta horretarako presoen etxerako atea zabalduko duen/duten giltza/k eskuartean hartu behar ditugu".

Giltzak ireki eta ixteko balio digu: etxea, kotxea, kutxa, giltzarrapoa, kaiola, espetxea. Preziatu duguna giltzapean gordetzen dugu: dirua, bitxiak, paperak, sekretuak, oroitzapenak, nostalgiak.

"Horretan gabiltza, aurrera urrats sendoak eman ahala, ateak zarratu eta zabalduz"

Giltzari esker sartu eta irten egiten gara: aurrera egiten dugu. Edo atzean geratzen gara, gotorturik.

Giltza zertarako, gakoa.

Zarratu: Iraganeko minak, gorrotoak eta biolentziak atzean uzteko, inoren sufrimendua ahaztu edo gutxietsi gabe, baina bai iraganari begiratu ahal izateko, orainaldirako eta etorkizunerako irakaskuntza gisa.

Akatsetatik ikasiz ez errepikatzeko, norgehiagokak giltzapetu eta iraganean ainguratzen gaituzten lehiak ixteko.

Zabaldu: konponbideari ateak irekitzeko.

Eta horretan gabiltza, aurrera urrats sendoak eman ahala, ateak zarratu eta zabalduz. ETAren desagerpenarekin, isolamenduaren eta urruntze politikaren amaierarekin, biktima ezberdinen oinazera hurbilduz, distantziak murriztuz eta banatzen gaituzten hormak eraitsiz.

"Beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea"

Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko, ordea, beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea, bai eta gutxieneko akordio baten bila, biktima guztiei tratamendu justu eta berdina ematea ahalbidetuko duten ateak irekitzen jarraitzea.

Oraindik, ordea, ezin izan dugu iraganaren atea behin betiko itxi. Oraindik, euskal presoen eskubideek urratuak izaten jarraitzen baitute eta, era berean, ez da lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua.

Presoek legearen bidea jorratzeko ateak ireki ahala, badirudi ugaritzen ari direla legedia ezartzeko oztopo diren sarraila berriak: salbuespenak giltzarrapo izaten darrai, etxerako ateak itxita jarraitzen du.

Aldiz, aspaldian jendartea elkarbizitzarako ateak irekitzeko lanetan dabil, giltza ugari eskutan hartuta, pertsona eta eragileen arteko harremanak, adostasunak eta desadostasunak, modu eraikitzailean egituratuz.

"Presoek legearen bidea jorratzeko ateak ireki ahala, badirudi ugaritzen ari direla legedia ezartzeko oztopo diren sarraila berriak"

Bide horretan jarraitu nahi eta behar dugu: giltzei eraginez jendartearen motorra piztu eta aurrera egiteko.

Pertsona guztien motorrak martxan jartzen lagundu nahi dugu: kaleetan, esparru politikoan, sindikalean eta sozialean... hainbeste urtetako konfrontazioaren ondoren gizarte gisa nahi dugun etorkizunari ateak irekitzeko.

Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu. Eta horretarako presoen etxerako atea zabalduko duen/duten giltza/k eskuartean hartu behar ditugu.

Ez gara zigorgabetasuna eskatzen ari, zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea baizik. Espetxe eredu berri, humanizatu eta justuago batean sakonduz, euskal presoei dagozkien eskubideen jabetza aitortuz, herri honetan sufritu duten pertsona guztiak aintzat hartuz eta biolentzia ezberdinen biktima diren guztiak errespetatuz.

"Ez gara zigorgabetasuna eskatzen ari, zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea baizik"

Esandako guztiagatik, adierazi nahi dugu prest gaudela konponbiderako, elkarbizitzarako, biktima guztien minen errespeturako eta presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko, lege arruntak dioen bidetik, hamarkadetan zehar aplikatzen ari zaizkien salbuespenak betiko baztertuz.

Ahaleginak egingo ditugu ate horiek lehenbailehen ireki daitezen eta, horrela, herri hau osatzen dugunok elkarbizitza oinarri izango duen etorkizun bat eraiki dezagun.

Euskal gizarteari dei egiten diogu. Iaz urtarrilaren 7an gizartearen zati handi batek salbuespenezko espetxe politikaren behin betiko amaiera eskatuz bete zituen Bilboko kaleak. Datorren urtarrilaren 13an, Bilbon ere kalera irtengo gara, gure herriko bizikidetzaren alde aurrera egiten jarraitzeko. Bete ditzagun kaleak giltzez, konponbidearen mesedetan.

Lehenengo sinatzaileak

Orain manifestua herri, auzo, elkarte eta norbanako guztien esku geratzen da, hauek ere beraien atxikipena eman diezaioten giltzak.sare.eus webgunean. Orain arte honako atxikimenduak bildu ditu ekimenak:

BIKTIMAK

  • Axun Lasa · GALen Biktima
  • Begotxu Galdeano · GALen biktima
  • Edurne Brouard · GALen biktima
  • Ibon Garate · Dispertsioaren biktimaren anaia
  • Karmen Galdeano · GALen biktima
  • Lander Maruri · Dispertsioaren biktimaren semea
  • Maider Garcia · GALen biktima
  • Pili Zabala · GALen biktima
  • Rosa Lluch · ETAren biktima
  • Rosa Rodero · ETAren biktima
  • Tamara Muruetagoiena · Torturaren biktima
  • Unai Romano · Torturaren biktima
  • Tasio Erkizia · Torturaren biktima

ERAGILE SOZIALAK

  • Agus Hernan · Foro Soziala
  • Ainara Esteran · Egiari Zor
  • Anaiz Funosas · Bake bidea
  • Andres Krakenberger · GGEE aldeko aktibista
  • Carlos Askunze · REAS
  • Emilie Martin · Bake Bidea
  • Eneko Calle · Foro Soziala
  • Eva Ferreira · Harrera elkartea
  • Expe Iriarte · Foro Soziala
  • Felix Jimenez · Foro Soziala
  • Fernando Armendariz · Foro Soziala
  • Garazi Hach Embarek · Ekintzailea
  • Garbine Eraso · Bake Bidea
  • Iñaki Martin Etxazarra · Pentsionistak
  • Iñigo Etxezarreta · Eihera Elkartea
  • Javier Sadaba Filosofoa
  • Jean Daniel Elichiry · Bake Bidea
  • Jesús Uzkudun · Asviamie-ko kidea
  • Jon Fano · Gaur geroa, senidea
  • Jose Luis Uriz · Foro Soziala
  • Josu Etxaburu · Gure Esku Dago
  • Kattalin Miner · Eihera Elkartea
  • Mikel Casado · Foro Soziala
  • Nekane Altzelai · Foro Soziala
  • Roberto Oiz · Foro Soziala
  • Teresa Fagoaga · Foro Soziala
  • Teresa Toda · Foro Soziala
  • Unai Lizarralde · Etxerateko sikologoa
  • Xanti Begiristain · Foro Soziala
  • Zelai Nikolas · Gure Esku Dago

KAZETARIAK

  • Amagoia Mujika · Kazetaria / Berriako zuzendaria
  • Ane Zabala · Kazetaria, antzerkilaria
  • Galder Perez · Kazetaria, antzerkilaria
  • Iñaki Soto · Kazetaria / Garako zuzendaria
  • Juan Kruz Lakasta · Kazetaria
  • Oskar Bañuelos · Kazetaria
  • Ramon Bustamante · Kazetaria
  • Xabier Oleaga · Kazetaria
  • Jose Felix Azurmendi · Kazetari ohia

KIROLA

  • Endika Guarrotxena · Futbolari ohia
  • Garikoitz Bravo · Txirrindularia
  • Haritz Aranburu · Futbolaria
  • Helene Alberdi · Triatleta
  • Ibai Zabala · Pilotaria
  • Ibon Larrinaga · Boxeolaria
  • Iker Acero · Surflaria
  • Imanol Goñi · Mendi Korrikalaria
  • Iñaki Artola · Pilotaria
  • Iñaki Goikoetxea · Arraunlaria
  • Iñaki Perez "Ortzi" · Rugby entrenatzailea
  • Lur Errekondo · Harrijasotzailea, aurkezlea
  • Mikel Astarloza · Txirrindulari ohia
  • Mikel Bildosola · Igerilaria
  • Ohiana Azkorbebeitia · Mendi lasterkaria
  • Peio Goiogana · Txirrindularia

KULTURA

  • "Tasio" Javier Etayo · Marrazkilaria
  • Aitor Merino · Aktorea / Zine Zuzendaria
  • Albina Stardust · Drag artista
  • Amets Aranguren · Musikaria. Ibil Bedi
  • Ane Lindane · Monologista
  • Antton Goikoetxea · Musikaria (Lukiek)
  • Antton Telleria · Aktorea eta aurkezlea
  • Arantza Ametzaga · Idazlea
  • Areta Senosiain · Musikaria. Ibil Bedi
  • Christian Rodriguez · Musikaria (Lukiek)
  • Eder Escalera · Musikaria. Ibil Bedi
  • Eneko Abasolo "Abarkas" · Bertsolaria
  • Eneko Barberena · Idazlea
  • Eneritz Artetxe · Antzerkigilea
  • Eñaut Elorrieta · Musikaria
  • Gaizka Isunza · Musikaria
  • Gontzal Mendibil · Abeslaria
  • Gorka Armendariz · Musikaria (Leihotikan)
  • Gorka Knorr · Abeslaria
  • Haimar Arejita · Musikaria
  • Ibai Osinaga · Musikaria. Ibil Bedi
  • Igor Elortza · Bertsolaria
  • Igor Meltxor · Idazlea, editorea
  • Iholdi Beristain · Aktorea
  • Itziar Ituño · Aktorea
  • Jabier Larrañeta · Musikaria. Ibil Bedi
  • Janire Arrizabalaga · Bertsolaria / Lokatz Lorea taldea
  • Jose Antonio “Urko” Larrañaga Etxabe · Abeslaria
  • Josu Billelabeitia · Musikaria (Lukiek)
  • Josune Arakistain · Musikaria
  • Laura Mintegi · Idazlea, EHUko irakaslea
  • Leire Vargas · Bertsolaria, idazlea eta itzultzailea da
  • Lutxo Egia · Kulturgintza
  • Maitane Azurmendi · Ilustratzailea
  • Mikel Urdangarin · Abeslaria
  • Miren Amuriza · Bertsolaria
  • Miren Azkarate Badiola · Idazlea, maletadun haurra
  • Nega eta Toni · Musikariak (Los Chikos del Maiz)
  • Odei Barroso · Bertsolaria
  • Patxi Biskert · Aktorea
  • Pello Reparaz · Musikaria
  • Rita Naveira · Dramatizazio irakaslea, aktorea
  • Unai Iturriaga · Bertsolaria
  • Virginia Imaz · Pailazoa / Aktorea

LEGELARIAK

  • Amaia Izko · Abokatua
  • Félix Cañada · Abokatua
  • Fermin Ciaurriz · Abokatua
  • Garbiñe Biurrun · Magistratua
  • Haizea Zuloaga · Abokatua
  • Iñaki Zugadi · Abokatua
  • Iñigo Iruin · Abokatua
  • Jaione Karrera · Abokatua
  • Jone Goirizelaia · Abokatua
  • José Antonio Martin Pallin · Magistratua
  • Juan Daniel Barandiaran · Abokatua
  • Magda Oranich · Abokatua
  • Nazario Oleaga · Abokatua
  • Onintza Ostolaza · Abokatua
  • Txema Matanzas · Abokatua

POLITIKARIAK

  • Ainhoa Aznarez · Contigo Zurekin Nafarroa
  • Angel Toña · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
  • Angeles Iztueta · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
  • Carlos Garaikoetxea · Lehendakari ohia
  • Daniel Arranz · Bizkaiko gobernadore zibil ohia
  • Esther Larrañaga · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
  • Gemma Zabaleta · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
  • Gerry Adams · Politikari ohia
  • Iñaki Zarraoa · Getxoko alkate ohia. EAJ
  • Javier Madrazo · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
  • Jose Luis Elkoro · Bergarako alkate ohia
  • Juan Jose Ibarretxe · Lehendakari ohia
  • Kattalin Noblia · EH Bilduko zinegotzia Hondarrin
  • Koldo Amezketa · Politikaria
  • Miren Azkarate Villar · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
  • Patxi Ormazabal · Politikari ohia
  • Rafa Diez Usabiaga · Idazkari nagusi ohia. LAB
  • Tontxu Campos · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
  • Txutxi Ariznabarreta · Sindikalista ohia eta Arrankudiaga-Zolloko Alkatea

MUNDU AKADEMIKOA, IRAKASLEAK ETA IKERLARIAK

  • Amaia Nerecan · EHUko irakasle eta zinegilea
  • Arantza Aldezabal · EHUko irakaslea
  • Begotxu Olaizola · Irakaslea
  • Blanca Mtz. de San Vicente · Irakaslea
  • Estitxu Garai · EHUko irakaslea, kazetaria
  • Iñaki Lasagabaster · Unibertsitatea
  • Jule Goikoetxea · Donostia EHUko irakaslea
  • Mari Luz Esteban · EHUko irakaslea
  • Mario Zubiaga · Unibertsitatea
  • Pablo Navarro · Irakaslea
  • Pedro Ibarra · Zientzia Politikoko Departamentuko katedraduna EHU
  • Ramon Zallo · Ikus-entzunezko Komunikazioko katedraduna EHU
  • Rosa Mari Agudo · Historialari
  • Zesar Martinez · EHUko irakaslea

OSASUNGINTZA

  • Miren Arana · Medikua
  • Amaia Txurruka · Medikua

SENIDEAK

  • Jone Artola · Senidea
  • Juan Pedro Bernas ·Senidea
  • Tere Bernas · Senidea
  • Angelita Burgoa · Senidea
  • Olatz Iglesias · Senidea
  • Jose Antonio Rodriguez · Senidea
  • Ana Vizan · Senidea
  • Peru Del Hoyo · Senidea/Abeslaria

ALDERDIAK

  • EAJ-PNV
  • Elkarrekin Podemos
  • EH BILDU
  • EH BAI
  • SORTU

ERAGILEAK

  • Egiari Zor
  • Gure esku dago
  • Nafarroako torturatuen sarea
  • Etxerat
  • Eihera kooperatiba
  • Ernai
  • Gazte Abertzaleak
  • Euskal Herriko Bilgune Feminista

SINDIKATUAK

  • ELA
  • LAB
  • STEILAS
  • ESK
  • HIRU
  • EHNE
  • ETXALDE
  • CGT Nafarroa

Manifestu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

BIDEOA

Manifestua aurkezteko bideoan parte hartu eta ahotsa jarri diote honako pertsona hauek: Itziar Ituño, Pello Reparaz, Rosa Lluch, Rosa Rodero, Juan Jose Ibarretxe, Garazi Hach Embarek, Garbiñe Biurrun, Unai Romano, Iñaki Artola, Karlos Garaikoetxea, Gerry Adams, Anaiz Funosas, Ibon Garate, Lur Errekondo, Jose Antonio Martin Pallin, Josune Arakistain eta Albina Stardust. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago