Osasun Publikoa Aurrera plataformatik Gotzone Sagardui Osasun sailburua Zabalgana auzoan Josefina Arregui arreta geriatriko eta psikogeriatrikoko kontsulta medikoen inaugurazioan egotearen erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu.
"Gure betebeharra da pertsonen osasunarekiko espekulazio eskemak lagundu eta finantzatzen dituena salatzea"
Auzo eta herrietako osasun zentroetan arreta geriatriko integratua ematea eskaera historikoa da; auzo elkarteek, Babestu Arabak eta guk geuk Osasun Sailari egindako eskaera, herritarren osasun arretarako ezinbestekotzat eta beharrezkotzat ulertuta.
Bertan, Osakidetzako enpresa pribatuetan greban dauden garbitzaileekin kointziditu dugu, eta argi utzi dute zein diren pribatizazioaren ondorioak: gure osasuna merkantilizatzen dute, kalitate parametroak jaitsiz eta Osakidetzak bere gain hartu beharko lituzkeen lanak bere gain hartzen dituzten langileak esplotatuz.
"Ezin dugu onartu osasun publikoa defendatzeaz hitz egitea pribatizazioaren eraikina eraitsi gabe"
Bidezko gizarte batean, pertsonen sufrimendutik etekin ekonomikoa lortu nahi duten enpresak gaizkiletzat hartu beharko lirateke. Immorala da ordezkari publiko bat gisa horretako ekitaldietara joatea. Eta gure betebeharra da pertsonen osasunarekiko espekulazio eskemak lagundu eta finantzatzen dituena salatu, seinalatu eta etengabe jazartzea. Osasun zerbitzu publikoak biztanleria ahulenetik urruntzea da jabetza kenduz pobretzeko modurik zitalena. Herritarren artean desberdintasuna eta polarizazioa sustatzea da.
Gu, herritarrok, sistemaren zuzendari eta osagaiak gara. Gure ahotsa eta eskaerak entzun egin behar dira. Eta kasu honetan, berriz ere, ez da horrela izan. Ezin dugu onartu osasun publikoa defendatzeaz hitz egitea pribatizazioaren eraikina eraitsi gabe.
Gotzone Sagarduik dimisioa eman behar du.
Sinatzailea: Osasun Publikoa Aurrera plataforma
🧹✊ Osakidetzako garbiketako grebalariek beren aldarrikapenak zuzenean helarazi dizkiete Gotzone Sagarduiri, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur Gasteizen izan duen ekitaldi publiko baten atarian
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 12, 2023
➡️ Gatazka onbideratzeko inplikazioa eskatu diote beste behin ere pic.twitter.com/R3G14YDewg
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.