Internazionalismoa burura datorkigunean mugimendu solidario eta herri artekoak datozkigu burura, are gehiago, izaera progresista ematen diogu kontzeptuari. Hezkuntza Legeaz ari garen honetan, internazionalismo kontzeptua erabateko kontrako norabidean doa. Sektore erreakzionarioenak eta kapitalisten aldekoak izan dira, azken hamarkadetan –nazioz gaindiko erakundeetan ELGA edo Europako Batasuna, esaterako– garatzen diren hezkuntza-araudien forman eta edukian eragiteko nazioarteko sare indartsu bat antolatzeko gai izan direnak. Gure kasua, Euskal testuingurua ez da salbuespena izan, azterketa txiki bat egitea besterik ez dago esaten duguna justifikatu ahal izateko.
Apirilean ezagutu genuen Hezkuntza Lege Proiektua, Legebiltzarrean etorkizun batean izapidetza emango zaiona; 101 artikulutan jasota geratzen da, eta bertan testuaren irismen eta oinarri ideologikoa ikusten dira.
1.- Gaitasunen (Konpetentzien) araberako ikaskuntza (4.artikulutik 9.ra) (ERT) European Round Table of Industrialists, enpresa lobby bortitzak mahaigaineratzen duen Education and competence in Europe, 1989 hezkuntza "industriaren etorkizun zoriontsurako ezinbesteko inbertsioa" izan behar dela iradokitzen duena. Lobby honek Jacques Delorsengan aurkitzen du, Philipseko zuzendaria eta ikasgelarik zapaldu ez duen politikariarengan, bere aliatu nagusia. Bere erreferentziazko lana La educación encierra un tesoro gaitasun bidezko ikaskuntza deiturikoa izan zen, gaur egun Europako hezkuntza-legedi gehienetan agertzen dena. Enpresen beharrak kontuan izanda planteatzen da hezkuntzaren eskuhartzea, hori bai, hizkuntza leuna erabiliz erakargarria eta irensgarria izan dadin.
Oinarrian Delorsek esaten duena hauxe da, ikastetxeak giza kapitalaren ekoizleak dira, lehiakortasunerako funtsezko faktorea. Ezagutza mota oso azkar doa aldatzen, beharrezkoa da gaitasun nozioan oinarritutako ikasketa plan bat. Plan horretan, oinarrizko trebetasun batzuekin batera, malgutasuna eta moldagarritasuna sustatzen dira, eta horiek dira enpresak bere langileengan dituen ezaugarri nagusiak. Aldaketa ekonomikoei azkarrago erantzun asmoz, hezkuntza sistema desarautu behar da hezkuntza ikastetxeei autonomia gehiago emanez. (ikastetxeen autonomia 97. artikulutik 101.ra)
2.-Kontratu programak (35-36 artikuluak) neurri honek berria dirudi baina jasotzen dena esparru ideologiko nahiko zaharkitua du. Miguel Solerrek (1997) El Banco Mundial se mete a educador liburuan: "Munduko bankuak eskolak funtsengatik lehiatzea nahi du hobekuntza jarduerak proposatuz. Merkatuak eskola hobekuntzarako prozesuak pizteko egitura litzateke". Programa hauek nola garatuko diren ikusteke dago, baina bere esentzia unibokoa da, baliabideen esleipena proiektu jakin batzuk lantzearen baldintzapean egongo da, horrek esan nahiko du baliabide gutxiagorekin geratuko diren eskolak egongo direla, erraza da imajinatzea zeintzuk. Latinoamerikan, Txilen bereziki, oso ondo ezagutzen dituzte mota honetako neurriak, baita noren mesederako diren ere.
"Enpresen beharrak kontuan izanda planteatzen da hezkuntzaren eskuhartzea, hori bai, hizkuntza leuna erabiliz erakargarria eta irensgarria izan dadin"
3.-Lege honen plater nagusia Hezkuntza Zerbitzu Publiko Euskalduna da (25. artikulua). Gidoi txiribuelta batekin arlo publikoa publikoarekin lortzen dute, beraientzat analogoak dira, bi sistemek hezkuntza zerbitzua eskeintzen duten aitzakipean, singesgaitza ezta? Banku Mundialaren (BM) web orrian publiko-pribatu aliantzeei egokitutako lekua ere badute. BMk gobernu ezberdinei laguntza eskaintzen die aliantza hauek diseinatu ahal izateko, zerbitzu publikoak eta azpiegiturakoak emateko ingurune arautzaile orekatua sortzen lagunduz; hezkuntza da bere lehentasunetako bat. Aliantzetaz ari direnean, benetan esan nahi dutena hauxe da: eman diru publikoa nire pribilegio pribatuei eusteko.
4.-Lidergotza zeharka agertzen den kontzeptua da, 29 aldiz testuan, hain zuzen ere. Zuzendaria eskolaren bizkarhezurra izatea nahi da, enpresa munduaren antolamendu gerentziala emulatzen dute, hori bai, kolektibo hori are lan gehiagorekin zamatuz. Katalunian, Ley de Educación Catalana (LEC) ezarri zutenaren kopia bat izan da gure hezkuntza lege hau, non eskola publikoko zuzendaritzek klaustroaren zati bat hatzez aukeratzen duten. OCDE, BM eta Fundación Caixa eta Fundación Botinek,.. idazki mordoa dute idatzita hezkuntza lidergotzari buruz.
Eredu horri kontrajarrita, historikoki eskola publikoan eskola demokratikoa defendatzen duen mugimendu bat egon da. Hezkuntza komunitateak antolaketari eta irakaskuntzari buruzko erabakiak hartzeko orduan parte-hartze haundiagoa aldarrikatzen da.
5. Hezkuntza emozionala aipatzen denean ez da oso argi geratzen zein ikuspuntutik egiten den. Ikuspegi ezberdinak daude honen aurrean, erpin asko dituen gaia da, ikuspegi humanista argia izanik, pertsona bakoitzaren berezitasuna garrantzitsutzat jotzen dute, bere testuinguru soziala kontuan hartzen dute eta mundu afektiboaren konplexutasuna nabarmentzen dute. Era berean, hezkuntza emozionala gai indibidual, estandarizatu, autoerrealizazioari eta arrakasta profesionalari lotutako gai gisa ulertzeko joera duenik ere bada. Legean, gehienetan, konpetentzia esparruan kokatzen du, oreka edo autokontrola bezalako kontzeptuekin lotzen du.
Terminologia honek OCDEk edota Fundación Botinek erabiltzen duenarekin bat egiten du, ikuspegi indibidualista eta estandarizatuaren bultzatzaileak hain zuen ere. Hezkuntza emozionalaren erabilera egiten dute anestesiko moduan, ekonomia sistemak sortzen dituen desorekak estaltzeko.
Jasotzen diren beste hainbat puntuetan erraz ikus daiteke nabarmen hankamotz geratzen dela: ebaluazioan esaterako, ELGAren ebaluatu beharrarekin, digitalizazioa, enpresa teknologiko handien milioi askoko irabaziek markatuta; berrikuntza edo etengabeko prestakuntza, Banku Mundialarekin zuzenean harremanduta. Artikulu honetan markatutako puntu guztiak txostenetan, liburu zuri edo gomendioetan oinarrituta daude, botere korporatiboen transmisio kate gisa funtzionatzen dute.
Araudi hau prestatzeko erabili diren osagaiak aztertzen ditugunean, logikoa eta normala da lege hau txalotzen dutenak itundutako ikastetxe pribatuen patronalak izatea. Ekimen honen aldeko adostasun argia adierazi duen sektore bakarra da, balekoa emanez. Patronal horiek eta gobernu-boterearen inguruan pil-pilean dauden lobby kontaezinek logika kapitalistaren hedapena bultzatzen dute, klase menderatzaileen euskarri ideologiko gisa balio duena.
Lege honen egileak erraz izan zitezken Madrilgo Ayuso, Frantziako Macron edota Erresuma Batuko Sunak. Internazionalista bai, baina eskuinekoa.
Elena Cardenas eta Jose Angel Masa, Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.