Iritzia

Arabako Aldundiari mendekotasunak bost?

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Martinez de Marigorta 2023ko api. 5a, 12:00

Argazkia: Google Maps

"Eskubidea eta beharra duten zenbat lagun zaurgarri, gaixo eta adineko geratuko dira bidean?"

Arabako Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak erabat harriturik utzi nau, shock egoeran. Gaixo dagoen adineko pertsona bati mendekotasun balorazioa egiteko hitzordua eskatu eta hiru hilabetera eman didate data. Hiru hilabete bisitarako zain. Eta ohiko bide administratiboa jarraituz, epe horri beste hilabete bat edo bi gehitu behar zaio mendekotasunaren aitormenaren ebazpena eman arte.

Ondoren, menpekotasuna aitortuta, prestazioren bat eskatu ahal da, baina orduan ere ebatzi orduko beste bi hilabete itxaron behar da, batez beste.

Beraz, gaur egun, guztira, gutxienez bost hilabete itxaron behar da sistemak eskaintzen duen prestazioren bat eskuratu ahal izateko. Bost. Eskubidea eta beharra duten zenbat lagun zaurgarri, gaixo eta adineko geratuko dira bidean? Arabako Aldundiak ez al du baliabiderik Ongizate Zerbitzu duinerako? Non daude lehentasunak gure Aldundirako, Gizarte Zerbitzuetan ez badaude? Hau "oasia" al da? Oasi tamalgarri eta lotsagarria, zinez.

Edorta Martinez de Marigorta

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago