Ildo horretan, gogoratu behar da familiek proposamen bat helarazi geniola Hezkuntza Sailari: institutuko lanak amaitu ondoren, lekualdatutako ikasleei Salburua auzoko institutuan ibilbide akademikoarekin jarraitzeko aukera eskaintzea.
Hezkuntza Sailaren ezezkoaren aurrean, familiok honako ekintza hauek egingo ditugula iragartzen dugu:
1. Gasteizko Udalean martxoaren 14ko herri-txandan parte hartuko dugu, Udalari gai horretan inplikatzeko eskatzeko.
2. Ostegun honetan, martxoaren 2an, IGEaren Batzarraren aurretik, mobilizazio bat egingo dugu Salburuako gizarte etxearen aurrean, 18:00etan.
3. EH Bilduko legebiltzar taldearen bidez, gai horri buruzko galderak erregistratuko ditugu Eusko Legebiltzarrean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak erantzun dezan.
Erantzunek ez badute bermatzen gure seme-alabek beren ingurune hurbilenean ikasteko duten eskubidea, erakundeek eurek agindu ziguten bezala, mobilizazioei ekingo diegu berriro, lortu arte.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.