Iritzia

U28: Test azkarra

Erabiltzailearen aurpegia Martin Ziarrusta 2023ko urt. 11a, 13:30

Ariketa kopurua: 4.

Egiteko denbora: urtarrilaren 28ra arte.

I) Bazterturiko kontzeptua: aukeratu zein kontzeptuk ez duen zerikusirik enuntziatuarekin edota beste aukerekin.

1. Bizitza

  • a. Eder
  • b. Garesti
  • c. Galdua
  • d. Lapurtua

2. Krisia

  • a. Zikloa
  • b. Burgesiaren erasoaldia
  • c. Miseria
  • d. Eskubide urraketa

3. Politikari profesionalak

  • a. Banku zentralak
  • b. Inbertsio funtsak
  • c. Energia konpainiak
  • d. Korporazio handiak

4. Gazte

  • a. Eder
  • b. Langabe
  • c. Etxegabe
  • d. Kriminal

5. Eskubide politikoak

  • a. Kamerak
  • b. Kamera gehiago
  • c. Kamera gehiago gehiago
  • d. Kamera gehiago gehiago gehiago

6. Militantzia

  • a. Zigor
  • b. Gogor
  • c. Jazar
  • d. Eder
II) Lokailuak: Ondorengo ariketetan, osatu esaldiaren zentzua dagozkion elementuak dituen aukera markatuz.

1. Inoizko gobernu _________ ___________ ___________ du.

  • a. aurrerakoienak / kode penala / gogortu
  • b. progresistenak / aurrekontu militarra / areagotu
  • c. betikoenak / heriotz / usaina

2. Krisi garaiotan ere enpresari handien irabaziak ________ dira, langilegoaren bizi baldintzak __________

  • a. areagotu / okertzen diren bitartean.
  • b. loditu / okertzearen bitartez.
  • c. zilegiztatu / kriminalizatzen diren bitartean.

3. Gobernutik ezkutu sozialeko hainbat neurri ezarri dira, ________ langilegoaren miseria areagotuz doa.

  • a. baina
  • b. beraz,
  • c. eta ezinbestean

4. Politikari profesional__ ________ langilegoa gero eta okerrago bizi da.

  • a. -en erruz
  • b. -ei esker
  • c. -ak Europako Batasunaren mandatuei lotuta daude; eta, gainera, zuzenean probesten dira enpresari handien erasoalditik; beraz, borondatea edukita edota itxurakeri kontua izanda ere, ezin dute ondorengo egitatea eraldatu:
III) Aukeratu erantzun zuzena

1. Gazte langileok ____________ mobilizatuko gara

  • a. ez dira inoiz mobilizatuko, soilik aurreko belaunaldiek zioten: “
  • b. hauteskundeei begira eta politikari profesionalen altzoan
  • c. Bilbon eta Iruñan, urtarrilaren 28an,

2. Enpresari eta agintarien erasoaldiaren ___________ antolatu eta borrokatzera goaz.

  • a. aurrean
  • b. aurka
  • c. zilegiztatzaile diren politikari profesionalen influentziatik kanpo
  • d. kontra

3. Gazte langileon artean __________ hedatzea garrantzitsua da.

  • a. klase kontzientzia
  • b. elkartasuna
  • c. batasun politikoa eta antolakuntza
  • d. borrokarako grina

4. Gasteiztik Bilbora ____________

  • a. doan autopistaren bidesaria garestitu egin da, beste asko bezala.
  • b. autobusa antolatu du Gasteizko GKSk, animatu!
IV) Egia ala gezurra

1. Urtarrilaren 28an mobilizatuko naiz

  • a. Egia
  • b. Gezurra

(Arrazoitu erantzuna)

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago