Andoni Ortuzar jauna:
Zure joera neutralizatze aldera, jakin ezazu Arabako Mendiak Aske herri plataforma independentea eta afiliazio politikorik gabea dela, eta euskal mendiak zentral eolikoen instalazioak eragindako industrializazio eta suntsipenetik defendatzea duela helburu.
Eredu energetiko sozial baten alde gaude, eraginkorra, benetan banatua, ez pribatizatzailea eta biodibertsitatearen suntsitzailea ez dena. Ez nahastu. Ez ditugu berriztagarriak baztertzen, baizik eta zuek legez kanpo ezarritako oinarriak, estrategia eta hedapena. Mendiak jarduera horietarako baztertze eremutzat hartu behar dira.
Arabako Mendiak Aske
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.