Baskoniaren izena erromatarren garaitik dator, hauek Vasconia deitu baitzioten euskal lurraldeari, eta vascon bertako biztanleei. Lingua navarrorum edo euskara zen lurralde honetan hitz egiten zen hizkuntza, baina gure saskibaloi taldeak izena bakarrik mantendu du, gure hizkuntzarekiko inongo begirunerik erakutsi ez du eta.
Sare sozialetan gaztelaniazko kontu ofizialaren eta euskarazkoaren arteko aldea oso handia da. Horren ageriko, euskarazko kontuak zortzi egun eman dituela ezer idatzi gabe, eta azken mezua, gainera, gaizki idatzita.
"Baskonia eta Alaveseko zale euskaldunak nazkatuta gaude gure hizkuntza behin eta berriro bigarren mailan jartzen dutelako"
Egoera honek bide beretik jarraitu du ekainaren 28an ere, Baskoniak eguerdiko hamabietan bazkide kanpaina aurkeztu duenean. "Súmate a la rebeldía azulgrana" lelopean, Aitor Apesteguia marketin zuzendariak erdara hutsean egin du kanpainaren aurkezpena, eta leloa itzultzeko gai ere ez dira izan.
Bai Euskarari erakundeko zuzendari Rober Gutierrez izan da hau salatzen lehena Twitter bidez, eta beste euskaltzale askok bere salaketa babestu dugu. Honi esker, arratsaldeko seiak izateko hamaika minuturen faltan, Baskoniako euskarazko kontuak bazkide kanpainako leloa euskaraz argitaratu du: "Batu zaitez errebeldia gorri urdinara" idatziz, "urdinera" idatzi beharrean.
Gaur @Baskonia-k kanpaina berria aurkeztu du eta, harrigarria bada ere, mezua gaztelera hutsez baino ez dut ikusi: "Súmate a la rebeldía azulgrana" https://t.co/1p6iezSOiC Eta abonatuok ez bagenu abonamendua berrituko euskarak gazteleraren presentzia bera izan arte? #BaskoniaEus pic.twitter.com/IjiHG90jFW
— Rober Gutiérrez (@robergutierrez) June 28, 2022
Batu zaitez ERREBELDIA GORRI URDINARA!! 🔵🔴
— Baskonia (@BaskoniaEUS) June 28, 2022
Handienekin lehian 1959tik! ⚔️
💳 Abona zaitez! https://t.co/xEfzBMYg2k pic.twitter.com/0I0mISQKJA
Baskonia eta Alaveseko zale euskaldunak nazkatuta gaude gure hizkuntza behin eta berriro bigarren mailan jartzen dutelako gure hiriko bi talde nagusiek. Horregatik, gure ezinegona aintzat hartzea nahiko genuke, euskararekiko aldaketa eman dadin.
Baskoniak, izena ez ezik, izana ere baduela erakusteko garaia da. Izan ere, euskara Baskoniaren izaeraren parte ere bada.
Gora Alaves eta Baskonia euskaldunak!
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.