Iritzia

Lakua hilda dago

Erabiltzailearen aurpegia Hegoi Lopez eta Haritz Corrales (Lakua BHI) 2022ko mai. 30a, 13:04

Lakua BHI institutuko ikasleen gutuna. / Irudia: GOOGLE EARTH

"Gure auzoa hobea izateko zinema bat, kanpoko igerileku bat edo elkargune bat jartzea ideia ona izango litzateke, horrela ez ginatekeelako urrutira joan beharko eta auzo bizi bat izango genukeelako".

Hasteko, esan behar dugu ez gaudela Lakua auzoarekin gustura, ez direlako gazteentzako gauzak egiten, guk ondo pasatzeko. Adibidez, gure auzoan ez dago zinemarik, eta pelikula bat ikusi nahi badugu erdigunera joan behar gara edo etxean geratu. Gainera, auzoan zinema bat jartzen badute eta euria egiten badu, hor egon ahalko gara, busti gabe ondo pasatzen. Orain zinemarik ez dagoenez, bakoitzak kultura bakarka ikusten du bere etxean, bere iritzia inorekin partekatu gabe; aldiz, zinema egongo balitz, zure iritzia partekatu ahal izango zenuke jendearekin, eta besteen iritziak ezagutu.

"Ez gaude Lakua auzoarekin gustura, ez direlako gazteentzako gauzak egiten, guk ondo pasatzeko"

Igerileku irekiei dagokienez, esan behar dugu gure auzoan ez dagoela ezta bat ere, eta hori beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Kanpoko igerileku bat behar dugu, alde batetik, udan bero asko egiten duelako, eta, bestetik, horrela ez garelako urrutira joan beharko igerileku ireki batean egoteko.

Gure auzoa hobea izateko, elkarguneak jartzea ideia ona izango litzateke. Esate baterako, elkarguneak baldin baleude, lagunekin hor elkartu ahalko ginateke, eta baita jende berria ezagutu eta lagun gehiago egin ere.

Ondorio gisa, esan behar dugu gure auzoa hobea izateko zinema bat, kanpoko igerileku bat edo elkargune bat jartzea ideia ona izango litzatekeela, horrela ez ginatekeelako urrutira joan beharko eta auzo bizi bat izango genukeelako.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago