Kataluniako Homofobiaren Kontrako Behatokitik, Estatuko Trans Plataformatik eta Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokitik erabateko gaitzespena erakusten dugu ligatzeko aplikazioen bitartez gizon gayen ustezko hilketen albiste berriekiko. Berriz ere, informazio honek kezka sortu du gure kolektiboan, baita sumindura eta harridura gizartean ere.
"Informazio honek kezka sortu du gure kolektiboan, baita sumindura eta harridura gizartean ere"
Erasotzaileak ligatzeko aplikazio bat erabiltzen zuen ustezko delituak egin ahal izateko, zeinetan gizon gay edota bisexualak diren profil gehiengoa.
Kolektibo bezala, enfasia honako honetan jarri behar dugu: aldez aurretik pentsatutako estrategia honen logikaren baitan, aplikazio hauek erabiltzea zegoen, erabiltzaileen erabateko ezagutza osoarekin, geroago haren modus operandia aurrera eramanez, sumisio kimikoaren bitartez heriotza eragin arte. Azken helburu bezala, lapurreta gauzatzen zuen.
Baina, beste ezeren gainetik, kontuan izan behar dugu gure sexualitatea adierazteko askatasunak erabatekoa izan behar duela, inolako diskriminazio edota erasorik jasateko arriskurik gabe. Ezin ditugu birbiktimizatu bizia galdu duten pertsonak, eta are gutxiago gertatutakoaren errua haiei bota. Espazioak atseginak eta seguruak izan behar dira gure nahiak adierazteko, eta ez ordea LGTBI+ kolektiboarekiko estigmatizatzaileak.
"Garrantzitsua da erantzun kolektiboak ematea eta babes gomendioetan lan egitea"
Garrantzitsua da erantzun kolektiboak ematea eta babes gomendioetan lan egitea, aplikazioen bitartez geratzen garen momentuetarako.
Eragindako pertsonen hurbileko inguruarentzako laguntza eskatzen dugu. Nolanahi ere, komunikabideetan ez da azaldu behar biktimen bizitzaren kutsu morbosoa duen gertakaririk; are gutxiago haiek identifika ditzakeen irudirik, edota haien senide zein ingurukoen irudirik. Ez dugu utzi behar horren dramatikoak eta kezkagarriak diren eta gizarte osoan larritasuna eragin dezaketen gertakariak hutsaltzea.
Albiste latz horien aurrean gertaerei aurre egiten ari diren lankideei erabateko elkartasuna adierazten diegu, eta haien esanetara jartzen gara behar dutenerako. Gertakariei buruzko ikerketa zorrotza eskatzen diogu poliziari, eta LGTBI+fobia saihesteko, detektatzeko eta esku hartzeko politika publiko eraginkorrak egin ditzatela eskatzen diegu erakundeei.
Sinatzaileak: Kataluniako Homofobiaren Kontrako Behatokitik, Estatuko Trans Plataformatik eta Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.