Iritzia

U29: dena dago esanda

Erabiltzailearen aurpegia Martin Ziarrusta 2022ko urt. 25a, 11:05

Urtarrilaren 29rako manifestazioak deitu dituzte Bilbon eta Iruñean. / Argazkia: GKS

"Apur bat gehiago jasan behar duzue", diote gobernutik. "Gazte langile, ez zaitez makurtu!", oihuka bandera gorriekin datozenek. "#U29Mobilizatu", lotsagabe bat kentzen saiatu den pegatinak. "Urtarrilaren 29an manifestazioak Bilbon eta Iruñean".

"Alarma egoera" dio gobernuak. "Alarma-egoera" lehendakariak, "alarma-egoera" oposizioak. "Egoerara egokitu" dio enpresaburuak, "egoerara egokitu" bankariak, "egoerara egokitu" burokratak, "ziur datorren hilabetean botako nautela" dio lagunak, "honek ez du ezertarako balio" ikaskideak.

"Osasuna da lehentasuna" dio gezurtiak, "ezin dut gehiago" erizainak, "sei hilabete arte ezer ez?" gaixoak, "ezin dut gehiago" etxegabetuak, "ezin dut gehiago" buruaz beste egingo duen enegarrenak.

"Ezin dut gehiago dio etxegabetuak, Ezin dut gehiago buruaz beste egingo duen enegarrenak"

"Segurtasuna bermatu" dio sailburuak, "polizia indartu" dio eskuinak, "polizia demokratikoa indartu" ezkerrak, "tirar a dar" polizia buruak.

"Atzo atxilotu zuten" diote plazan, "sekulako jipoia izan zen" dio etorkinak, "beste isun bat" auzokideak. "Denok gaude itsasontzi berean" diote politikariek, "ezingo gara bildu ere egin" militante komunistek, "gastuak murriztu beharko ditugu" familia proletarioek, "zer egin dezakegu?".

"Apur bat gehiago jasan behar duzue", diote gobernutik.

"Gazte langile, ez zaitez makurtu!", diote oihuka bandera gorriekin datozenek. "Burgesiaren diktadura gelditu!", dio esku urduriz idatzitako pintaketak.

"#U29Mobilizatu", dio lotsagabe bat kentzen saiatu den pegatinak. "Urtarrilaren 29an, manifestazioak Bilbon eta Iruñean".

Martin Ziarrusta

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago