Iritzia

Pablo Torquemada

Erabiltzailearen aurpegia Nikolas Xamardo eta Xabier Rodriguez 2021ko aza. 22a, 13:17

Pablo Casadok (PP) "erradikalen akelarre" gisa definitu zuen bost emakume politikariren arteko topaketa.

"Harrigarria da Torquemada berri hori inork bere tokian jarri ez izana, bere deklarazioen larritasuna kontuan hartuz; une honetan, horrek esan nahi du emakume horiek Espainia beltzean ugaritzen ari diren inkisidoreen eskuetan uztea".

Beste behin egiaztatu dugu nola momentu berezietan inkontzientea mintzo den, pertsonaren sakoneko egia errebelatuz, eta erakutsiz iruditeria inkisitoriala inoiz baino biziago dagoela Espainiako eskuinean.

Horixe gertatu zaio Pablo Casado PPko militanteari eszena publikoan bost emakume horiek ikustean. Haien izaera femeninoak sorrarazten dio bere inkontzientearen sakon-sakonetik barruan daraman Espainia beltza, Espainia inkisitoriala, zeinaren ordezkari kualifikatua den.

"Euskal Herrian ondo ezagutzen dugu mentalitate inkisitorial espainiar hori, garai batean sufritu eta une honetan ere sufritzen duguna"

Halakoa da irudi horrek sorrarazten dion interpelazioa, ez du zalantzarik aurkezpena "akelarretzat" jotzeko eta, ondorioz, haien partaideak sorgintzat.

Esan ez zuena baina haren nominazio erruztagarrian inplizitu doana da Espainiako Inkisizioak jazarri eta erretako sorginak beren batzarrak akerraren larrean –akelarrean, euskaraz– ospatzen zutenak zirela.

Bere izaera inkistorialean, ematen du ez dela kontziente balorazio horrek bere buruaz eta bere alderdiaz adierazten duena.

Harrigarria da Torquemada berri hori inork bere tokian jarri ez izana, bere deklarazioen larritasuna kontuan hartuz; une honetan, horrek esan nahi du emakume horiek Espainia beltzean ugaritzen ari diren inkisidoreen eskuetan uztea.

Euskal Herrian ondo ezagutzen dugu mentalitate inkisitorial espainiar hori, garai batean sufritu eta une honetan ere sufritzen duguna.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago