Ikus dezagun Iberdrolako patroi Ignacio Sanchez Galanen operazioaren atzean dagoen logika. Kudeaketa eta arrakasta enpresarialaren adibide eta EAJk saldu nahi digun Euskadiren eredua da berau. Operazio politiko makiavelikoa egin berri du, terminoaren adiera zabalean, PSOEko buruzagi ezagun bat, Antonio Miguel Carmona, entitatearen presidenteorde izendatuz.
Argindarraren prezioaren igoera eskandalagarriaren aurrean eginiko politika dela eta, PSOEri eginiko eraso zuzena eta, aldi berean, PPren aldeko babes lotsagabea da. Formak ere gorde gabe jokatu du Galan jaunak. Horrela erakusten du argi asko hemen zeinek agintzen duen, aukeratua izan gabe.
Zer logikan jokatzen du Iberdrolako presidenteak? Galanek badaki zein den Carmonaren aldartea. Ibilbide politikorik ez daukala jakitun, irteera bat eskaini dio aurkitzen den atakan.
Denok dakigu ataka batek eragindako larritasun egoeran amore ematen duena subjektu zein pertsona bezala desagertzen dela. Badakigu baita ere beti interes interesatuagatik saltzen duela batek bere burua, eta soilik ideial baten alde eusten diogula.
Amore ematen duen pertsona (traidorea, zeinari guk, destainaz, arratoi deitzen diogun) besteak markatzen dion denboran erortzen da, jada ez baitago ezer propiorik sortzeko, ez PSOEren barruan ez kanpoan.
Tira, karraskariei buruz Galanek hainbeste baldin badaki, ez ote da bera ere inoiz arratoi izan delako?
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.