Optika honetatik begiratuta, esan genezake benetako subjektua mamitu eta mamitzen dela beregan, logika lakanianoari dagokionez. Gure antzerkigilearen bizitzak Sofoklesen Antigonaren eta Eskiloren Orestiadaren artean baskulatu du.
Alfonsoren bizitza Superegoaren aurka (Kreonte, botere despota eta injusturen arketipoa), Espainiako Estatuan mamitua, Euskal Herriaren zapaltzailea berau, Angustiak gurutzatuta dago (Antigonak nahiago du heriotza tiranoaren legeari men egin baino lehen). Espainiako Estatuaren errepresaliekiko beldur oinarrituari doakion Angustia, hain juxtu.
Hala ere, gure dramaturgoak ez du etsi, eta Orestesek bezala, Kemenez jantzi da: Euskal Herriak bere askapenari buruzko borrokaren aldeko konpromisoa. Justiziaren bilaketak (Atenearen kasuan bezala) bere bizitza osoa gurutzatu du: Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa.
Agur eta Ohore Alfonso.
Sinatzailea: Nicolas Xamardo, EHUko irakasle erretiratua.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.