Iritzia

Indultuek ezkutatzen dutena

Erabiltzailearen aurpegia Nicolas Xamardo eta Xabier Rodriguez 2021ko uzt. 8a, 13:59

Argazkia: ORIOL JUNQUERAS

"Itunak ezkutatzen duenaren gainetik, politika ezinezkoaren artea baldin bada, esan beharra dago Kataluniaren autodeterminazioaren eta independentziaren aldeko borrokaz fidatzen garela, eta ez herriaren bizkar egindako itunez".

Independentziazaleen alorrean ERC garaile, PSOEk 151eko logika baztertu eta Urriaren 1eko buruzagi atxilotuentzako indultu proposamenarekin agertu da. Erabaki honek gizarte espainiarrean haustura sortu eta erreakzio ugari sorrarazi ditu: batzuk (PP, VOX, Ciudadanos), lehen unean indultu hauek ezkutatzen duten operazio politikoa ikusteko ez gai, erabat kontra jarri dira; beste batzuek (enpresariak, Eliza, sindikatuak), Espainiari dagokionez ikuspegi pragmatikoarekin, erabat babestu dute.

"Zati bat mugimenduaren xedearekiko fidela da, eta bestea ahultasuna aitortu eta zapaltzailearen logikan sartzen da"

Ziur gaude lehenek, bigarrenekoen jarrera ikusirik, ondo ulertu dutela Espainia pragmatikoaren maniobraren transzendentzia; ordea, berean tematuta jarraitzen dute, itun honek fruituak ematen baditu PSOEk luzaroan iraungo duela badakitelako.

Politikan badago kudeatzeile guztiek ezagutu beharko luketen lege bat: "Berria agertzen denean (Kataluniaren independentziaren aldeko borroka), haren baitan banaketa sortzen da". Zati bat mugimenduaren xedearekiko fidela da, eta bestea, Estatuak agertu eta erreprimitzen duenean, ahultasuna aitortu eta, albo batera egin ordez, zapaltzailearen logikan sartzen da.

Ikus dezagun zer dagoen operazio honen atzean: gure iritziz, independentziaren exijentzia herritarraren alternatiba gisa, PSOEren eta ERCren arteko itun ongi xehatua dago, hau da, Kataluniarentzako Estatutu bat, erreferendumean bozkatua, gutxienez "zepillatu" zaharrak zeukan berritasuna barnebilduko duena. Azter dezagun beste toki batean jada idatzitako obraren taularatzea.

"Independentziaren exijentzia herritarraren alternatiba gisa, PSOEren eta ERCren arteko itun ongi xehatua dago"

ERCren diskurtso zaharrak, orain gobernuan egonik ezkutatzen duenak, zera zioen: "Independentziazaleak gara; baina, une honetan, independentzia ez da posible soilik botoen %50arekin. Katalanen bi herenak haren alde egon daitezen landu behar dugu. Bitartean, posiblearen alde egiten dugu: Estutu Berria erreferendumarekin".

Egoera berrian PSOE da, sintoma batzuen bitartez, ituna argitara ekartzeko ardura daukana. Iceta estatutu onetsiaz mintzo da. Zapatero eta Almunia bat datoz ideia horrekin. Aldiz, ERC ezkutaketan jolasten dabil, itxuraz aurpegi independentziazalea erakutsiz (amnistia, autodeterminazio erreferenduma eta bisitak Puigdemonti). Kamuflaje-taktika luzagarri hau tarte batean koalizio-gobernua mantentzeko premiak behartuta dator, herri presioa desaktibatu eta proiektu horren aldeko babes bihurtzeko. ERCk konfiantza du, Estatuaren egoskorkeria ikusita negoziazio mailan, jendea konbentzituko duela, une honetan, Estatutu berri bat besterik ezin dela lortu.

Itunak ezkutatzen duenaren gainetik (politika posiblearen eskulana), esan beharra dago, ezen, politika ezinezkoaren artea baldin bada, Kataluniaren autodeterminazioaren eta independentziaren aldeko borrokaz fidatzen garela, eta ez herriaren bizkar egindako itunez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago