Oscar sarietarako egun batzuk falta ditugun honetan, prest dago jada gurean Euneiz Unibertsitate pribatuarentzako alfonbra gorria. Izan ere, pasa den martxoaren 16an onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, unibertsitate hori, EAEn egoitza duen unibertsitate pribatu gisa aitortzen duen lege-proiektua. Horrenbestez, bere bideari ekin ahal izateko proiektuari geratzen zaion tramite bakarra Legebiltzarrak bere aitorpena onartzea da.
Erabaki hori oso da garrantzitsua gure ustez. Erkidegoan ez da 1997az geroztik halakorik gertatu, zehazki Mondragon Unibertsitatearen ezarpena onetsi zenetik. Foro horretan baina, EAJ eta PSE alderdiek daukate gehiengoa. Gainera, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia publikoki agertu dira unibertsitate horren alde. Beraz… Legebiltzarreko emaitza zein izango den jakiteko, kontu gutxi egin behar tamalez. Usteak beti ustel direla dio atsotitzak, eta kasu honetan ere hobe hala bada; egiaz, EUSTEIZ 2018 SAU entitatea sustatzaile duen proiektu elitista honek aurrera egiteko traba gutxi izango dituela ikusten baitugu.
Josean Kerejetak, Baskonia eta Deportivo Alaves taldeetako akziodun nagusiak, sustatzen duen proiektua defendatzeko, botereguneetan daudenek berrikuntza teknologikoari egingo dion ekarpena edo Gasteiz munduko unibertsitateen mapan kokatzea moduko argudioak erabili dituzte. Alabaina, beste iritzi batekoak gara STEILASen eta ESKn: Euneiz European University Gasteiz egitasmoaren xede nagusia negozioa egitea da. Unibertsitate pribatuen ohiturari jarraiki, ase gabe dagoen eskaeraren aitzakiari heldu dio honek ere, baina datuek hori desenkusa besterik ez dela erakusten dute. Fisioterapiako Gradua, adibidez, UPV/EHUk jada eskaintzen duen titulazioa da, zehazki 60 plaza berrirekin. Eta hori gutxi balitz, datorren ikasturtetik aurrera, gradu hori bera 120 plaza berrirekin Deustuko Unibertsitateak ere eskainiko du. Jarduera Fisiko eta Kirol Lehiaketarako Berregokitzeko Unibertsitate Masterrari dagokionean, aipatzekoa da Gasteizen bertan Euskal Herriko Unibertsitateak antzekoa den Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Masterra eskaintzen duela. Eta titulazioen bikoizketa hori bera aurkitzen dugu Teknologia Interaktibo Berrien Fakultatean ere; Eduki Digitalen Ekoizpeneko eta Ekintzailetzako Masterraren parekoa baita UPV/EHUk jada eskaintzen duen Bideo jokoak sortzeko Berezko Masterra. Non dago beraz euskal jendarteak ikasketa horiek errepikatzeko daukan beharra? EAJk ez al du ikusten horrelako erabaki batek Unibertsitate Publikoari ez diola mesede egiten? Errepikapen horrek publikoaren eta pribatuaren arteko lehia bakarrik ekartzen duela ez al dute ikusten? Edo hobe esanda, ez al dute ikusi nahi?
Horretaz aparte, Girona eta Tarragonako Unibertsitate pribatuen lankidetzarekin datorren Euneiz proiektuak Unibasq agentziaren kontrako txostena jaso zuela adieraztea azpimarratzekoa iruditzen zaigu. Bertan ebaluatzen diren 6 dimentsioetatik 4ri eman zien zehazki balorazio negatiboa Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak. Bestalde, unibertsitate horren aitorpenerako espedienteari buruz Estatuko Unibertsitate Politikaren Konferentzia Nagusiaren Batzorde Delegatuak eginiko txostena aldekoa izan bazen ere, giza baliabide eta instalazioen inguruko informazioa osoa ez dela berariaz jasotzen da bertan. Esaterako, lanaldi osoan arituko den irakasleen ehunekoa zenbatekoa izango den zehaztu gabe dago oraindik, edo instalazioei dagokienean, ez dago jakiterik Deportivo Alaves taldearen etorkizuneko kirol hiria zein fasetan aurkitzen den.
"Errepikapen horrek bakarrik publikoaren eta pribatuaren arteko lehia ekartzen duela ez al dute ikusten? Edo hobe esanda, ez al dute ikusi nahi?"
Berriro galderak. Zer nolako lan-baldintzak izango dituzte bertan arituko diren irakasleak? Beraien ikerketa eginkizunetarako zer nolako azpiegitura eta baliabide material izango dituzte eskuragarri? Euskarazko ikasketa-lerrorik egongo al da bertan? Hau da, irakasle euskaldunak aurkituko al ditugu Euneiz-en? Eta ezin administrazio eta zerbitzuetako langileak ahaztu, zer nolako balditzetan lan egingo dute hauek ere? Pribatizazioa eta prekarietatea… gutxi batzuen onurarako perfektua den binomioa da. Oraindik falta dituen berme akademikoak lortuko dituen ala ez, ez dakigu, eta, sozietate sustatzaileak bermatu egin beharko du bere jardunerako azpiegitura, baliabide eta gune egokiak dituela, baina oraindik faltan dituenak…noren lepotik etorriko dira?
Bizi dugun pandemia egoera honek diru publikoa Osasun eta Hezkuntza Publikoan inbertitzearen beharra zenbaterainokoa den erakutsi digu, baina badirudi, batzuek ez dutela oraindik irakasgaia ikasi. Horrelako apustuek ez dute Unibertsitate Publikoa defendatzen, ez dute berdintasun aukerak bermatzen dituen unibertsitatea defendatzen, ez dute gizarte justuaren alde egiten, ez dute gizarte kohesionatua bilatzen. Horrelako erabaki batek, batzuen poltsikoaren mesederako, EAEn daukagun Unibertsitate Publiko bakarraren, UPV/EHUren, ahultzea bakarrik dakar. Horregatik guztiagatik jotzen dugu oso larritzat STEILASen eta ESKn Eusko Jaurlaritzak ere Espainiako Estatuko unibertsitate pribatuen garapenaren bideari heltzea. Eta, proiektuaren guztiz kontra gaudela ozen esan nahi dugu. Euskal jendarteak kalitatezko Unibertsitate Publikoa merezi du, eta orain arte bezala, berau indartzeko ahalegin guztiak egiten jarraituko dugu.
Horretaz aparte, Girona eta Tarragonako Unibertsitate pribatuen lankidetzarekin datorren Euneiz proiektuak Unibasq agentziaren kontrako txostena jaso zuela adieraztea azpimarratzekoa iruditzen zaigu. Bertan, ebaluatzen diren 6 dimentsioetatik, 4ri eman zien zehazki balorazio negatiboa Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak. Bestalde, unibertsitate horren aitorpenerako espedienteari buruz Estatuko Unibertsitate Politikaren Konferentzia Nagusiaren Batzorde Delegatuak eginiko txostena aldekoa izan bazen ere, giza baliabide eta instalazioen inguruko informazioa osoa ez dela berariaz jasotzen da bertan. Esaterako, lanaldi osoan arituko den irakasleen ehunekoa zenbatekoa izango den zehaztu gabe dago oraindik, edo instalazioen dagokienean, ez dago jakiterik Deportivo Alavés taldearen etorkizuneko kirol hiria zein fasetan aurkitzen den.
"Horrelako erabaki batek batzuen poltsikoaren mesederako, EAEn daukagun Unibertsitate Publiko bakarraren, UPV/EHUren, ahultzea bakarrik dakar"
Berriro galderak. Zer nolako lan-baldintzak izango dituzte bertan arituko diren irakasleak? Beraien ikerketa eginkizunetarako zer nolako azpiegitura eta baliabide materialak izango dituzte eskuragarri? Euskarazko ikasketa-lerrorik egongo al da bertan? Hau da, irakasle euskaldunak aurkituko al ditugu Euneizen? Eta ezin administrazio eta zerbitzuetako langileak ahaztu, zer nolako balditzetan lan egingo dute hauek ere? Pribatizazioa eta prekarietatea… gutxi batzuen onurarako perfektua den binomioa da. Oraindik falta dituen berme akademikoak lortuko dituen ala ez, ez dakigu, eta, sozietate sustatzaileak bermatu egin beharko du bere jardunerako azpiegitura, baliabide eta gune egokiak dituela, baina oraindik faltan dituenak…noren lepotik etorriko dira?
Bizi dugun pandemia egoera honek, diru publikoa Osasun eta Hezkuntza Publikoan inbertitzearen beharra zenbaterainokoa den erakutsi digu, baina badirudi, batzuek ez dutela oraindik irakasgaia ikasi. Horrelako apustuek, ez dute unibertsitate publikoa defendatzen, ez dute berdintasun aukerak bermatzen dituen unibertsitatea defendatzen, ez dute gizarte juxtuaren alde egiten, ez dute gizarte kohesionatua bilatzen. Horrelako erabaki batek, batzuen poltsikoaren mesederako, EAEn daukagun Unibertsitate Publiko bakarraren, UPV/EHUren, ahultzea bakarrik dakar. Horregatik guztiagatik, STEILASen oso larritzat jotzen dugu Eusko Jaurlaritzak ere Espainiar Estatuko unibertsitate pribatuen garapenaren bideari heltzea, eta, proiektuaren guztiz kontra gaudela ozen esan nahi dugu. Euskal jendarteak kalitatezko Unibertsitate Publikoa merezi du, eta orain arte bezala, STEILASen berau indartzeko ahalegin guztiak egiten jarraituko dugula adierazi nahi dugu.
*ESK eta STEILAS sindikatuak.