Idazki hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula Iruña-Veleia auzia, eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi dugu jendaurrean.
Lehenik eta behin, esan nahi dugu arazoa egon badagoela, urtez urte luzatu den auzia eta oraindik ere konpondu gabe dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz ez da irtenbidea.
Bigarrenik, adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.
Hirugarrenez, esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman ditzakeena, eta, beraz, zientzialariei eman behar zaiela hitza.
Herritar moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.
Sinatzaileak: Jose Ramon Etxebarria, Laura Mintegi, Nikolas Xamardo, Iñaki Zabaleta eta Jexuxmari Zalakain.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.