Musukoa ez dut egunero garbitzen, eta pixka bat harrotzeko ikutzen dudanean ez ditut jarraian eskuak xaboiarekin garbitzen; ezta urarekin ere. Doministikua egin behar dudanean musukoa jeisten dut, bota behar ditudan tanta horiek maskara ez zikintzeko.
"Bihotzgabe, neurekoia, burugabea, inozoa, genozida eta ez dakit zenbat irain gehiago erabiltzen dira ni bezalakoak definitzeko"
Hidrogel alkoholikoa saihesten dut ahal bezala. Askotan keinuekin ezkutatzen dut nire "gaiztakeria". Tabernetan, musukoa kendu eta nire etxean bizi ez diren lagunekin egoten naiz luze. 10 segundo beharko nuke kafea hartzeko, baina 10 minutu ematen dut musukorik gabe.
Irratietan bihotzgabe, neurekoia, burugabea, inozoa, genozida eta ez dakit zenbat irain gehiago erabiltzen dira ni bezalakoak definitzeko. Gazteak omen dira... jaietan... mozkortuta...
Ba ez. Eroso egon ahal nintzen "ekintza gaitzesgarri" horiek besteei leporatzen dizkietela jakinda, baina nazkatu naiz. Ez naiz gaztea eta nire jokaerak ez du erosotasunarekin zerikusirik. Aldrebes.
Arau guzti hauek betez gero, komunikabideen aitortza jasoko nuke, kaletik urduri ez nintzateke joan beharko —polizia agertzeko beldurrez—, arreta deitu gabe paseatu ahalko nuke...
"Ez da bakarrik ideia zientifiko batzuen arteko borroka. Gizatasuna eta duintasuna dogma zientifikoen kontrako borroka da"
Baina nire buruak ezin du onartu —eta gaixotuko naiz apalki hori onartzen badut— aire garbia arnastea txarra denik. Urte luzez ikasi dudanaren kontra doa, sentitzen dudanaren kontra doa. Ezin dut sinetsi gaixo kopurua handiagoa edo txikiagoa izatea "ondo" edo "gaizki" portatzearen araberakoa izatea. Lehen alemanak eta nafarrak ondo portatzen ziren eta orain gaizki...
OMEren (OMS) hainbat aditu, goi mailako mediku eta Nobel saridun batzuen iritziak, baita OMEren web orrialdea bera ere, zabal aipatzeko tentazioa izan dut. Horiek neurri batean nire jokaeraren bultzatzaileak, kitzikatzaileak dira. Ez dut egingo.
Hau ez da bakarrik ideia zientifiko batzuen arteko borroka. Batez ere gizatasuna eta duintasuna dogma zientifikoen kontrako borroka da.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.