Hitz egin dezala zientziak Iruña-Veleian

Erabiltzailearen aurpegia Maria Jesus Urkidi eta beste lau sinatzaile 2020ko urr. 2a, 17:30

Joxemari Lejardi Gabixolak 71 egun daramatza gose greban. / @GoseGreba

Gutun irekia Lorena Lopez de Lacalle, Joaquin Gorrotxategi eta Joseba Lakarrari:

Ezein sententziak ez du konpondu, ez eta konponduko ere, Iruña-Veleiako ostraken egiatasuna ala faltsutasuna.

Arazoaren muina konpontzen ez duen sententzia baten aurrean, 5 lagunek gose grebari ekin zioten, eta, une honetan, Joxemari Lejardi Gabixolak jarraitzen du, 71 egun jan barik daramatzala, agintari publikoei impasse honetatik aterako gaituen irtenbide zientifikoa eskatzeko, prestigiozko laborategiek grafitoak datatu ditzaten, eta egiazkoak ala faltsuak diren esan dezaten.

Elkarrizketatu ditugun talde politikoak ados daude irtenbide honekin.

Zuen txostenetan (ostrakak faltsuak direla diotenek) ziurtasun osoa baldin badaukazue, eta zientzia aintzat hartzen baduzue, eskabide horrekin bat egitea eskatu nahi dizuegu.

Ez dadila gertatu Cartailhaci gertatutakoa, 22 urte beranduago aitortu behar izan baitzuen Altamirako margoak benetakoak zirela.

Sinatzaileak: Maria Jesus Urkidi, Miguel Angel Moraza, Juanmi Castañares, Jose Luis Etxebarria eta Esteban Diaz de Durana.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago