Arabako ESI

Ustelkeria salatzen duena beldurtu azalpenak eman beharrean

Erabiltzailearen aurpegia LAB sindikatua 2020ko urt. 21a, 12:54

Irregulartasunak salatu dituzte Arabako ESIaren kudeaketan. / Argazkia: LAB sindikatua

"Arabako ESIko zuzendaritzak nahiago du ustelkeria salatzen duena beldurtu azalpenak eman baino".

Urtarrilaren 16an, ohi bezala, Gasteizko Santiago Ospitaleko sukaldean aurkitutako kontabilitate-irregulartasuna salatzeko kartelak jartzen ari zen LAB sindikatua.

Asteak daramatzagu segurtasun-buruak kartel horiek erretiratzeko duen bizkortasuna ikusten; eta gehienez 20 minutu egoten dira jarrita.

Egun horretan, segurtasun-buruak kartelak gure aurrean kendu zituen guk jartzen genituen bitartean. Gure salaketa lan sindikala egiteari uztea bilatzen zuen probokazio egoera sortu zen; zigor kaltea suposatu dezakeen eta negargarria den kudeaketa baten salaketa, hain zuzen ere. Horregatik, gure salaketa, kartel horietan ez ezik, Arabako fiskaltzaren eskuetan ere badago.

"Arabako ESIko zuzendaritzak 200.000 euroren desagerpenaren aurrean azalpenak ematea nahiago genuke"

Horrez gain, pertsonal zuzendaria gu grabatzeko prest agertu zen une horretan, kartelak itsasten ari ginela, ohituta gaituen jarrera harroputz eta prepotentean. Ez zituen animoak lasaitu muturreko tentsio egoera batean; gure sindikatu lana oztopatzen parte hartu zuen, ordea.

Nahiago genuke Arabako ESIko zuzendaritzak 200.000 euroren desagerpenak suposatzen duen kasu larriaren aurrean azalpenak emango balitu, ustelkeria salatzen duten sindikalistak beldurtzeko erabiltzen duen jarrera berarekin.

Suntsigarrien horniduran zegoen irregulartasunaren jatorria; beraz, fiskaltzara jo eta hurrengo egunean zuzendu zen. Kontabilitate bikoitza 2016ko urtarriletik 2019ko azaroaren 20ra arte egon da, LABek egindako salaketaren egunera arte, hain zuzen ere. Zulo ekonomikoa 200.000 eurokoa da, gutxienez.

"Kontabilitate bikoitza 2016ko urtarriletik 2019ko azaroaren 20ra arte egon da"

Zuzendaritza ekonomikoak eta Arabako ESIko gerentziak erantzukizuna beraien gain hartu gabe jarraitzen dute.

Orain arte, Arabako ESIaren estrategia isiltasuna izan da, salaketa egin genuenetik. Ez da zuzendaritzaren inolako azalpenik egon; aurrekoan, lehen aldiz zuzendu zigun hitza, probokazioaren bitartez gure ekintza sindikala oztopatzen duena defendatzeko.

LAB sindikatuarentzat lehentasunezkoa da baliabide publikoak txukun kudeatzea, eta Santiagoko sukaldean gertatutakoa argitu arte ez dago gure lana eragotz dezakeen segurtasun bururik, ezta zuzendaritzarik ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago