Mintza Eguna 2016 Atarrabian

Atarrabian ospatuko dugu aurten Mintza Eguna, maiatzaren 14an.

Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaileen elkarteak dira antolatzaileak, eta urtero bezala, Euskal Herri osoko mintzalagunen elkarezagutza sustatzeko egitaraua prest dute.

Atarrabiara heltzeko autobusak antolatu dituzte Gasteiztik, eta beste hainbat lekutatik.

Noiz? Maiatzaren 14an, larunbatean

  • Gasteiztik irteera: 09:45 aldera (lekua zehazteke)
  • Atarrabiatik buelta: 18:30 inguru

Egitaraua:

  • 11:00 > Ongi etorria eta hamaiketakoa
  • 12:00
    • Atarrabia altueratik > Oihana mendia
    • Atarrabia karriketatik > Pilategia eta San Andres errota
  • 13:30 > Trikipoteoa
  • 15:00 > Bazkaria Udaletxe plazan
  • 16:30 > Aitortza ekitaldia
  • 17:00 > Erromeria Trikidantz taldearekin

Bazkari txartela > 17€

Bazkaria txartela eta autobusa > 22€

Izena emateko: ncuesta@gasteizkomintzalaguna.eus / 688819118 / 945222153 

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 6, OSTIRALA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago