Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, antzerkia euskaraz prezio ezin hobean gozatzeko aukera da.
"Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akabatu duzula; duela gutxi arte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta, hala ere, krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik, Jamil?"
Antzezleak: Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy
Testua: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
- Noiz? OTSAILAren 24an, asteazkenean, 20.30ean
- Non?Printzipal Antzokian
- Sarrera: 7,5€ (%50eko deskontua eginda)
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
- Zenbat sarrera nahi dituzun
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan -otsailaren 24an- banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen aurrean (kanpoan) (San Prudentzio, 25)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen
Izena emateko azken eguna: OTSAILAK 22, astelehena