GEU txosnan, euskararen txanda!!!




Gasteizko Jaiak direla-eta, aurten ere GEU elkarteak kudeatuko du Aihotz (Matxete) plazako txosna. Aukera ezin hobea Gasteizen euskararen inguruan elkar ezagutu eta jai giroan gozatu ahal izateko.

Hau guztia posible egiteko zuen laguntza ezinbestekoa zaigu; horregatik, GEU txosnan txanda bat (edo gehiago) egiteko gonbidapena bidali nahi dizuegu.

*GAINERA, oraindik bazkide ez bazara, txosnan txanda bat egiteagatik GEU elkarteko urtebeteko bazkidetza izango duzu opari!


Zeintzuk dira GEUkidea izatearen abantailak?
 
- Euskarazko antzezlanetan sarrerak deskontuarekin lortzeko aukera
- ALEA astekariko harpidetza merkeago egiteko aukera
- GEU elkarteak antolatzen dituen ekimenen berri izan eta parte hartzea
- Gasteizko euskaldunon sarea osatzen laguntzea

Mila-mila esker aldez aurretik zuen laguntzagatik!


Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide