Kaixo mintzalagunok! 2015/ 2016 ikasturtea prestatzen gabiltza!! Matrikulazio epe ofiziala datorren urriaren 1etik 21era bitartean gauzatuko da eta tarte horretan, ohi bezala, izena emateko eskuorriak topatuko dituzue Gasteizko gizarte etxeetan, hizkuntza eskola ofizialean, euskaltegietan... Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula.
Urtero bezala, pazientzia eskatu behar dizuegu. 650 mintzalagun elkartu ginen iaz eta taldekatze prozesua luzea izaten da. Talde berriak urrian / azaroan sortuko dira. Joango gara informazioa eguneratzen!!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.