Ikasturteko aurkezpena, kalejiran

Datorren ostegunean, urriak 1, Gasteizko Mintzalagunaren ikasturte berriaren aurkezpena egingo dugu. 

Izena emateko kanpainaren hasierarekin batera emango diogu ongietorria ikasturte berri honi. Kalejira giroan ospatuko dugu.


Aiztogile kalean hasi eta trikitixa soinuen atzetik abiatuko gara. Hainbat mintzalagun tabernatik pasako gara eta bertan pintxo batzuk dastatzeko aukera ere izango dugu. Giro atsegin batean emango diogu hasiera 2015-2016 ikasturteari.


Zer? Gasteizko Mintzalagunaren aurkezpena

Noiz? URRIAren 1ean, ostegunean, 20.00etan 

Non? Aiztogile kalearen hasieran (Fariñas ondoan)



Animatu eta etorri gurekin ikasturte berria ospatzera!!

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide