Aurtengo MINTZALAGUNAren ikasturtearen aurkezpenak 80 lagun inguru bildu zituen atzo Gasteizko Alde Zaharrean. Ekitaldiari hasiera emateko, 2015-16 ikasturtean abian jarri den 'Zurekin hitz egin nahi dut' kanpainaren bideoa proiektatu zen. Ondoren, Aiztogile kalea zeharkatu genuen trikitxia soinuen atzetik pintxo-poteoan. Txistu, Txinbo eta Hala Bedi Taberna mintzalagun tabernetatik pasa ginen, non pintxo bikainak dastatzeko aukera izan genuen.
"Zurekin hitz egin nahi dut"... parte hartzera animatuko?
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.