Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: "KREDITUA" antzezlana deskontuarekin



Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzerkia euskaraz prezio ezin hobean gozatzeko aukera da.
Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria. Baina, gaur egun, ezin zara fidatu…






  • Noiz? URRIAren 21ean, asteazkenean, 20.30ean 
  • Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda)
     
  Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko:


-      Izen-abizenak
-      Helbide elektronikoa
-      Telefonoa
-      Zenbat sarrera nahi dituzun

  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen ondoan (San Prudentzio, 25)
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Izena emateko azken eguna: URRIAK 19, astelehena

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide