Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzerkia euskaraz prezio ezin hobean gozatzeko aukera da.
“Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetik abiatzen da: “Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa”. Egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egiten da antzezlan honetan. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dagoen inmigrazioaren gaia jorratuz.
Zuzendaritza: Ander Lipus
Idazlea: Jon Gerediaga
Antzezleak: Kristian Etxaluz, Javier Barandiaran, Ander Lipus, Maika Etxekopar - Noiz? AZAROAren 4an, asteazkenean, 20.30ean
- Sarrera: 7,5€ (%50eko deskontua eginda)
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
- Zenbat sarrera nahi dituzun
- Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan -azaroaren 4an- banatuko ditugu 20.15ean NATURA dendaren atearen aurrean (San Prudentzio, 25)
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen
Izena emateko azken eguna: AZAROAK 2, astelehena