GASTEIZTARRAK ARRAUN THE WORLD


Munduko 5 bazterretako istorioak...
Gasteizko 5 auzotan! 

Ekainean, Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako argazki leihaketaren emaitzaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5etik hasita. Asteartero egingo diren argazki aurkezpen hauek 5 astez luzatuko dira. Leihaketa honetan, parte hartzaileek argazkien bidez aurtengo udan munduko edozein tokitan egindako bidaia, txango, egun-pasa…  kontatu behar zituzten.

5 auzo desberdin eta 5 eragile (epaimahaian parte hartu zutenak) aukeratu dira aurkezpenak egiteko. Besteak beste, GEU elkartea eta Gasteizko Mintzalaguna daudelarik. Gainera, Mintzalagun tabernetan egingo dira, aitzakia gehiago behar?

INFO +



LEKUA
DATA
AURKEZPENAREN IZENBURUA
ERAGILEAK
ORDUA
OASIS taberna
JUDIMENDI (Olagibel kalea, 54)
2015/11/03 (asteartea)
Lusitaniar herrialdean zehar
GEU ELKARTEA
20.00
KOXKA taberna
SALBURUA (Salburua Bulebarra, 3)
2015/11/10 (asteartea)
Nere begiak Indotxinan
SARBURU KULTUR ELKARTEA
18.00
URBELTZ taberna
ZABALGANA
(Ozeano Barea, 9)
2015/11/17 (asteartea)
Ekuadorrek bizitza maite du
ZABALGANAKO EUSKARA BATZORDEA
19.00
HOR DAGO! taberna

ALDE ZAHARRA (Fray Zacarias Martinez, 2)
2015/11/24 (asteartea)
Haurren harriak
LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA
20.00
ZURRUPA taberna
BABESGABETUAK-ERDIGUNEA (Angulema, 12)
2015/12/01 (asteartea)
Etxalde baten okupazioaren argazki-kronika
GASTEIZKO MINTZALAGUNA
20.30

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide