Larunbatean, eguraldi txarrak ezin izan zuen Amurrio, Gasteiz eta Arabar Errioxako Mintzalagunen umore ona estali.
Lorentxoren eskutik Eskuernagan kokatzen den
CANDIDO BESA upategia bisitatu genuen. Upategi txikia, familiak kudeatutakoa, betikoa baina berritzailea, malkoa eta bihotza dituena.
Bisita ostean, eta sukaldari gazteen eskutik, etxeko zaporea duen menu horietariko batez gozatzeko aukera izan genuen: patatak txorizoarekin, entsalada eta sahietsak.
Bazkal ostean, musika, dantza, kantek eta barreek "Euskaldun berrien kluba" bakarrizketari ireki zioten bidea eta horrela, mahats artean berriro aritzeko gogoz, Gasteizera itzuli ginen.
ARGAZKIAK...