Gasteizko Mintzalagunaren matrikulazio kanpainan 640 lagunek eman dute izena, eta dagoeneko, mintzapraktikan aritzeko taldeak sortu ditugu. Mintzalagun talde hauek astero ordubetez (gutxienez) elkartzen hasi dira. Mintzapraktika egin ahal izateko talde bakoitzean, ahal den neurrian, euskaraz ondo moldatzen den lagun bat sartzen dugu, mintzalaguntzailea. Aurten hainbat talde mintzalaguntzailerik gabe elkartzen hasi dira, hori dela eta, zuen laguntza eskatzera gatoz.
Euskara normaltasun osoz hitz egiteko gai zara?
Euskaraz bizi nahi duzu?
Gasteizen euskara sustatzen lagundu nahi duzu?
2016an jende berria eta euskalduna ezagutu nahi?
Hauek dira gaur egun Gasteizen MINTZALAGUNTZAILEAK BEHAR DITUZTEN TALDEAK: