UPATEGIKO KRONIKA (Angel Mariren eskutik)

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015ko aza. 24a, 13:34


Kafetxo bat hartu, tabernatik atera eta autobusa aparkalekura heltzen ari zen. Guztiok al gara? Ez, ez oraindik jendea falta da, hori esanda eta denbora gutxira azken mintzalagunok agertu ziren autobusean.

Une hartan bai Eskuernagaraino joan gintezkeen; bidaia egin genuen bitartean "8 apellidos vascos" filma buruari zetorkidan, eguraldi txarra ez... hurrengoa, filmako irudiak larunbatekoak bezain errealak ziren eta tunela pasatutakoan nahiz eta eguzkia atera, ostadarrekin batera, "oasis" besterik ez zen izan...
Dena den, gure abenturak jarraitzen zuen, eta orduko hiru laurden pasa eta gero Eskuernagara  heldu ginen, bada herrira ailegatu, baina CANDIDO BESAren upategia non zegoen inork ez zekien; GPSak gora KALEAN behera autobusa utzita txapela buruan eta ibili Eskuernaga, eta nola ez, Herriko jendeari galdetzen azkenean gure upategia aurkitu genuen, norbait upategirako bidea ez zegoen lekutik heltzen saiatu zen, baina konturatu zen arriskutsua izango zitekeen, eta errepideko bidetik  joan zen.
Upategian hor zegoen Lorentxo, gure zain, esateko eguraldiaren ondorioz hilerrian marraskilloak hartzeko bai, baina bisita egiteko ez zen egun aproposa, horren ondorioz, guztion artean  bi taldetan banatu eta upategira bisita egitea erabaki genuen. Ez dakit zergatik lehengo txanda aukeratu nuenik, bada egia esan hor nengoen upategiaren barne Lorentxuren eskutik nola egiten dituzten ardoak jakiten, hau da malkoa, bihotza eta kuttuna.
"Maceración karbonica" ren ikasgaiari entzunda, ardoa dastatutakoan gure bisita bukatu zen eta Eskuernaga ezagutzera joan ginen tropelan.
Bada nekien "euskalduna izatea zein zaila zen" bada Eskuernagan taberna pote bat hartzeko aurkitzea askoz zailagoa da ez pentsa;  baina beno txapela buruan eta ibili Eskuernaga berriz euriaren azpian, bueltaka eta bueltaka azkenean lortu genuen. Han bertan beste "kaldo" batzuk dastatu genituen eta hori gutxi izango balitz patata tortila erraldoia ere jan genuen.
Nahiz eta hamaiketako hori egin jendeak  goseak zegoela zirudien eta azkar upategira itzuli ginen, orain bai itzulia bide ezaguna egin zitzaigun, behin helduta beste taldeak berehala bukatuko zuelakoan geunden, eta bukatu bezain pronto sukaldari gazteen eskutik bazkariari eman genion, patatak txorizoekin, entsalada, sahietsak, postrea, cafea eta kaldo desberdinakoak dastatu genituen.
Bazkaldu genuen bitartean "Maceración karbonika"k klima aldaketarekin nahastu zuen eta horren ondorioz batzuk ihes egin behar zuten, gainerakoak Irantzuren eskutik "Erdaldun berrien kluba" ikusiz eta "patxaran" edanez  geratzen ginen. Hori gertatu baino lehen gure eztarriak afinatu genituen hainbat kanturen ondorioz, dantzak, etabar... Zurineren albokaren eskutik. Antzerkia bukatu zenean guztiok txapa batekin arropan bukatu genuen.
Egun polita lagunok, eta ez naiz eguraldiaz mintzatzen ari, baizik eta, joan ginenekoek ondo pasatu genuela ezta? bada beste gauza baten moduan denak bukaera daukat eta gure bidaiak ere bazuen, horregatik berriro autobusa hartu genuen eta goizeko galdera berriro entzun genuen...guztiok al gara?.
Ez, ez oraindik jendea falta da, ihes egin zutenak aurkitu beharko ditugu entzun genuen, hori esanda autobusak martxan jarri zuen, Arabako Errioxatik bueltatxo eman behar genuen beraien bila, baina zorionez Samaniegoko gurutze batean agertu ziren gure iheslariak. Behin ziurtatuta "Maceración karbonica" ondo zihoala gure lagunok autobusean sartu ziren eta guztiok pozik-pozik Gasteizera itzuli ginen.
Bukatzeko, ekintza hau antolatu zutenei ez ezik, parte hartu genuenoi ere eskerrak eman nahi dizkizuet egun polit on pasatu genuen-eta.
 
Hurrengora arte mintzalagunok.


Ángel Mari Vea-Murgia.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago