Kandelen mosaiko erraldoia egingo da ABENDUAREN 3an, osteguna, Andre Mari Zuriaren plazan EUSKARAREN EGUNA ospatzeko.
Bada, hirugarren urtez, GEU elkarteak 365 Egun ekimenarekin bat egingo du, aurten “Erabili, erabizi” azpileloa izango duena.
Hasteko, euskaldunon desiren zuhaitzaren aurkezpena egingo da, ALEA aldizkariko azalak berrerabiliz, zuhaitz bat eraikiz. Gero, Oihaneder Euskararen Etxetik atera eta kalejiran Andre Mari Zuriaren plazaraino ibilbide animatua egongo da. Bidean zehar, kartelak pegatu, Aleak eta pegatinak banatu eta musika izango da. Plazara heltzean kandelen mosaiko erraldoia sortuko da, ‘Euskarak 356 egun’ leloa osatuz. Ekitaldiari amaiera emateko, Zirk Zark ikuskizuna izango Oihaneder Euskararen Etxean.
EGITARAUA (Hirinet)18:30 Abiapuntua – Oihaneder Euskararen Etxea18:45 Euskaldunon Desiren Zuhaitzaren aurkezpena – Oihaneder Euskararen Etxea
19:00 Irteera KALEJIRAA. Ibilbidea:San Bizente Aldapa eta San Frantzisko kaletik Foru kalera eta handik Posta kaletik zehar Andra Maria ZurirainoB. Ibilbidea:Harategi kantoitik, Jesusen Zerbitzarien Fundatzaileak kaleraino Siervas eta handik Diputazio kalea gurutzatuz Andra Maria Zuriraino19:30 Ekitaldi nagusia- “EUSKARAK 365 EGUN” lema kandelekin irudikatu eta jendea horren inguruan bilduko da.
20:00 Ekitaldiaren amaiera eta Oihaneder Euskararen Etxean
Zirk Zark ikuskizuna
Egitasmoan parte hartu dute: Zizta Euskara taldea, Odon de Apraiz ikastola, Olabide ikastola, Toki Eder ikastola, Sarburu elkartea, Armentia ikastola, Lazarraga Kultur elkartea, Mariturriko guraso elkartea, Luis Elejaldeko guraso elkartea, Udaberria euskaltegia, IKA euskaltegia eta AEK euskaltegia.
Gai honi lotutako albiste eta informazio gehiago:[INFO+] KANDELEN MOSAIKO ERRALDOIA, EGITARAU ZEHATZA
[INFO+] EUSKARAREN ASTEA ARABAN[BIDEOA] Jarduerez betetako Euskararen Astea aurkeztu dute udalak eta hainbat talde euskaltzalek Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien….