FAMILIA IRTEERA: Txorien Habiak eraikiko?


ABENDUAN, familia artean euskaraz eta naturaz gozatzeko eta begirale batek lagundurik, txorientzako habiak egin eta Gasteiz inguruko baso batean kokatzeko proposamena zabaltzen dizuegu

Eman izena! 
* DATA: abenduaren 19an, larunbata

* IRAUPENA: 10.00etatik 14.00etara

* PLAZA KOPURUA:

10 familia (10 kutxa egingo dira). Izena ematea ezinbestekoa da. 



* JARDUERA:

1) Txorien habiak eraiki

2) Zuhaitzetan jarri

* LEKUA


2) Subijana ondoko basoko zuhaitzetan kokatuko dira  (Ruta Europan utziko dira autoak; paseotxo txikia da basora arte) 

*PREZIOA: 10€ familia bakoitzak
Ez ahaztu ura eta hamaiketakoa


Izena emateko: 

Idatzi mezu bat zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera honako datuok zehaztuz: 
·         Zure izen-abizenak
·         Telefono zenbakia
·         Zenbat kide etorriko zareten
·         Kotxea eramateko aukera duzun eta hala bada zenbat leku dituzun libre.
  
Gure konfirmazio mezua jasoko duzue ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin 
Plazak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.

Izena emateko azken eguna: abenduak 17osteguna

OHARRAK: 

* Hurbiltzen den jendearen arabera kotxeak antolatuko ditugu.
* Gasolina, kotxea konpartitzen dutenen artean ordainduko da.
* Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera.
* Oinarrizko euskara maila eskatuko da.


Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide