Kaixo Mintzalagunok:
Urrian hasi ginen, geroztik gabonak heldu arte ia hiru hilabete pasa dira, nahiz eta negua ez irudi, bai lagunok, gabonak heltzear daude, eta gu neguan sartu gara.
Garai hau da egunak familiarekin egoteko, Olentzeroari agurrak emateko, lagunekin ondo pasatzeko, baina, batez ere, gure hizkuntza erabiltzen jarraitzeko, bai kalean bai etxean, hau da leku guztietan, ez ahantzi datozen egunetan mintzakideokin elkartuko ez duzuela, baina euskara hor dagoela bizi-bizirik gure herrian.
Hainbat ekintzetan parte hartu dugu azken hilabeteotan, hasierako kanpanian, zine-foruam, antzerkian, poteoak, Goiuri elkarteko solasaldiak, etabar... beti gogotsu eta irribarrez. Gogora ezazue datozen hilabeteotan lehengo lepotik burua jarraituko dugula gure hizkuntzarik maitena erabiltzen, eta beste ekintza batzuetanparte hartzen.
Atzo eta oporrak hasterakoan Goiuri elkartean sukaldaritzako tailerra egin genuen. Tailer horretan eta Javiren eskuz "Rokas de Almendra" eta " Polboroiak" egiten ikasi genituen, egia esan, hagitz ongi atera zitzaizkigun, eta hori ziurta diezazuegun, erantsi dizkizuedan artxiboetan ikus dezakezue, izan ere, gutxi falta zaigu "Mitxelin izarra" lortu dezagun.
Hori guztia esanda Gabonak oparizea besterik ez zait falta.
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON opa nahi dizkizuet, ondo pasa eta datorren urtean berriz elkar ikusiko dugu.
Angel Mari.