Atariko bizilagunen bileran ETErik ez dela onartzen erabaki, erabakia estatutuetan jaso, eta jabetza-erregistroan aurkeztu. Hori egin dute jada Margolari kaleko atari batean, eta irekitzear zegoen ETE bat geldiarazi dute bizilagunek. Erreminta gainontzeko euskal lurraldeetan ere aplikagarria dela uste du elkarteak.
Ideia beharretik sortu zela azaldu dio ARGIAri Gasteiz Txiki auzokideen elkarteko presidente Manu Arakamak. "ETEen azkenaldiko ugaltzeak gainezka egiten ari digu, esaterako Kanpokale kalean denbora gutxian bitik zortzi ETEra pasa gara, eta horren aurrean defentsarako mekanismo bat behar genuen". Turistifikazioak auzoen bizitza "sozial, kultural eta ekonomikoan" ondorio "suntsitzaileak" ditu elkartearen ustez (turistifikazioaren ondorioez eta bere bultzatzaileez gehiago jakin nahi izanez gero, hona bi erreportaje sakon hemen eta hemen).
(...)
Albiste hau ARGIAk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.