Zortzi urte igaro dira gaztetxeko kide Ekaitz Samaniego atxilotu zutenetik. Haren omenez, urtero ospatu da Gasteizko Gaztetxean Ekaitz In Da House freestyle jaialdia. Aurtengoa V. Freestyle Txapelketa izan da.
Hasiera estraofizialaren lehenengo protagonista igo da eszenatoki gainera. DJ Eguren hasi da bere sesioarekin, eta giroa azkar berotu da. Blues, Soul, Reggae, Funk eta Jazz doinuekin eman dio hasiera gau-emanaldiari. Egurenekin batera, Tito igo da, Indarrapeko kidea, urtero bezala aurkezle lanetan arituko dena.
Behin soinu jartzailea, aurkezlea eta epaimahaia prest daudela Jaio, Izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre, Amaia, Odei Barroso eta Gatom freestylerrak igo dira agertokira. Parte hartzaile bakoitzaren aurkezpena egin eta gero, hasierako agurra egitea egokitu zaie inprobisatzaileei. Gatomek ekin dio eta Ekaitz Samaniegori ongi etorria eskaini dio. Gaztetxeak erritmoa jarraitzen du, besoak alde batetik bestera mugitzen dituen bitartean.
Berri hau Argiak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.