Ekimeneko partaideek sare sozialen bidez egin dute deialdia. "Azken asteetan frankismoaren jarraipena den 78ko erregimena inoiz bizi izan duen krisirik sakonenean murgilduta dagoela argi geratu da" , dio zabaldu duten testuak. Kataluniako gertakariak gogorarazteaz gainera, azaldu dute "apurketa" horrek aldaketa sozialerako baldintzak ere ekarri beharko lituzkeela.
Borroka hori aurrera eramateko 1976an poliziak hildako langileak agurtu zituzten toki bera aukera dute, Katedral Berriaren plaza, hemendik aurrera 'Agur 78' plaza gisa izendatuko dutela diote.
Ostegun eguerdian hainbat dozena lagun hurbildu dira dira Katedral Berriaren parera manifestazio zaratatsu batekin. Ertzainekin tentsio uneak ere izan dira, Halabedik argitaratu duenez poliziak pertsona bati identifikatzeko eskatu dionean, borrak ere erabili dituzte ertzainek. Ondoren jendeak normaltasunez ekin dio egitarauari.
Gauean, aldiz, udaltzainek sei gazte eraman dituzte komisaldegira identifikatzeari uko egiteagatik, Hala Bediren informazioaren arabera. Identifikatu dituzten gazteetako batzuei mozal legea ezarriko dietela jakinarazi diete. Ondoren, asanblada egin dute plazan, eta erabaki akanpada bertan behera utziko dutela; ez, ordea, ekimena: 00:00etarako burrunbada deitu dute Brullerias plazan; gainera, bihar, ostirala, antolatutako ekimenekin jarraituko dute.