Protesta ekitaldiak antolatu dituzte Gasteizen Maccabik jokatuko duen partiduagatik

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko abe. 22a, 11:27

Tel Aviveko Maccabik abenduaren 29an Baskoniaren aurka Gasteizen jokatuko duen partiduaren harira ekitaldi eta protestak antolatu dira hirian.

Antolatzaileek Maccabi taldea ongi hartua ez dela erakutsi nahi dute, Palestinako herriaren aurka Israelek egiten dituen gerra krimenen konplize dela arrazoituz.

Hitzaldi eta ekimen ugari antolatu dituzte egunotarako. Abenduaren 21ean Preso palestinarren borroka izenburudun hitzaldia egingo da Etxerat elkartearen egoitzan. Bertan Isabel Perez Gazan bizi den kazetaria eta Mussaáb Bashir PFLPko preso ohi palestinarra arituko dira.

Abenduaren 27an jarraituko du egitarauak Maccabiri Boikota. BDZ eta kirol arloa hitzaldiarekin. Koldo Alzola Uhintifada Palestina eta palestinarren elkartasun mugimenduen inguruko informazio irratsaioko kideak emango du hitzaldia Oihaneder Euskararen Etxean.

Azkenik, partiduaren egunean elkarretaratze bat egingo da arratsaldeko 17:00etan. Ondoren kalejira izango da Indar Baskonia zale taldearekin.

Bideoa: Hala Bedi irratia

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago