Cesar bezala sartu da Nizako helmugan: garaiezin, asezin, Inperatore. Aukera ezin hobea zeukan bere hirugarren Tourra onenek egiten duten moduan irabazteko: azken etapa irabazi eta aurkariak txiki utzita. Eta hala egin zuen, hasiera-hasieratik. Denbora sartuz erreferentzia guztietan Vingegaard-i, baina batez ere Evenepoel-i. Pogacar-ek ibilbidea bere etxeko komuna bezala ezagutzen zuela erakutsi du, eta jaitsierako tarteetan lortu du diferentzia gehien aurkariekiko. Minutu batera utzi du danimarkarra, 10 segundo atzerago Remco.
Erlojupekoak Tour bukaeran hiru onenak, podiumeko hiru kosken jabeak indartsuenak izan direla erakutsi du, beste aurkari guztiak oso urrun geratu direlako. Bereziki nabarmentzeko modukoa Mikel Landaren erlojupeko bikaina, zazpigarren etapan, eta 5. dailkapen nagusian.
Bihar Tourreko notak!!!
Albiste hau AIURRI hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.