Durango Kid!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2021ko uzt. 11a, 20:39

Arg: Frantziako Tourra

Sepp Kuus-ek erakustaldia eman du Andorran, eta etapa irabazi, maila handiko ihesaldia harrapatuta; oilarren artean eraso asko baina aldaketa gutxi

Bizpahiru urte atzera aho bete hortz utzi zituen Durangoko gazteak (Colorado, AEB). Utah-ko Tourrean aingeru baten pare igo zituen 2.500 metroko mendiak, aldapa tenteak, aurkariak txikituz. Bigarren mailako probak dira horiek, eta ikuskizun Europara etortzen zenean ze maila eman zezakeen Kuss gazteak. Ba bikaina. Bere liderrentzat lana ondo egiteaz gain Vueltan eta Tourrean etapa bana irabazteko gai izan baita. Andorrakoa oso ona, eta txirrindulari onenen eskura dagoen erakustaldia emanda: ihesaldi ona hartu, iraun, eta jo behar zenean jo, bakarrik helmugaratzeko. Artista mutikoa! Ez da bere azkenekoa izango!

Oilarren artean... Bai, baina ez. Mugimendu eta eraso asko, baina denak antzuak. INEOS saiatu zelako Carapazentzat, baina alferrik. Vingegaard ere mugitu zen, baina alferrik. Pogacar ondo dagoelako eta ez duelako barkatzen. Mont Ventoux-eko ezinaren arrastorik ez, eta egongo den itxurarik ere ez. Podiumeko bi koskak daude jokoan. Lehenengoa ez.

Hiru etapa geratzen dira Pirinioetan. Bihar atsedena. Besteetan ikusiko da, baina Pogacar nekez belaunikaraziko dute!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago