Frantziako Tourra 2020 | 5. etapa

Lanik egin gabe ere uzta biltzen du Jumbok

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2020ko ira. 2a, 18:27
Besterik ez zuen behar Jumbok, bere agintea are gehiago sendotzeko. / @LeTOUR

Etapa aspergarria ikusi da berriro, ihesaldi ahaleginik gabe, eta Van Aertek esprinter guztiak menderatu ditu

Andoni Urbistondo (Aiurri.eus). / Zer kontatu gutxi bosgarren etapan. Ere gehituko dugu. Batean Jumboren nagusitasuna, besteetan esprinterren taldeena, inor ez da mugitzen. Tourra gonbidapen bati esker korritzen ari diren Frantziako taldeak ere ez. Arrakasta ezinezko ikusten dutenaren seinale!

Hasi eta bukatu, dena lineala. Dena monotonoa. Haizeak oilarrak esnatuko ote zituen, hondarrean, baina ezer ez. Sunweb esprinta prestatzen Cees Bol-i, Sam Bennetten Deceuninq-ek ez duelako lanik egiten berarentzat. Eta zer eta esprinta iritsi eta Wout Van Aert-ek hanka batekin irabazi, azken kilometroko goranzko joera baliatuz. Besterik ez zuen behar Jumbok, bere agintea are gehiago sendotzeko: lanik egin gabe uzta biltzea.

Eta bihar berriz. 26 kilometroko mendatean bukatuko da etapa, Mont Aigoual ezagunean. Baina Jumbok beste garaipen bat nahiko du esloveniar hegalariarekin, beraz adi, ez ote garen Jumbo gorrotatzen hasiko...

Albiste hau Aiurrik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Andoni Urbistondoren jatorrizko kronika hemen duzue ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide