Allez la France! Pinot eta Alaphilippe heroi Tourmaleten

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2019ko uzt. 20a, 17:58

Alaphilippe-ek eta Pinot-ek Frantzia dantzan jarri dute. / LE TOUR

Esprintean erabaki da Tourreko etapa mitikoenetakoa, onenen arteko berdintasunaren erakusle.

Nahi zuen Landak, baina Tourrean aurkari gaizto asko dago. Tourmaleten gora dozena erdi lagun iritsi ziren garaipena lortzeko aukerarekin. Eta hor Movistar taldeak erritmo gogorra jarri eta taldea xehatu zuela. Edo Groupamako Gauduk ikaragarri berotu zuela oilarren hauspoa, Pinoten alde. Baino Alaphilippe-ek eutsi zion, Buchmann-ek, Landak, Bernalek, Kruswiijk-ek...

Kaltetuenak Geraint Thomas, minutu erdiko galerarekin. Minutura Fulgsang eta bi minutu luzera Quintana. Adam Yates eta Bardet historia dira. Alaphilippe-ek eta Pinot-ek Frantzia dantzan jarri dute, eta edozeinek kentzen ditu hortik. Hazita daude, eta kontuz!

Bihar etapa gogorretan gogorrena jokatuko da, 185 Limoux eta Foix artean, lehen mailako hiru mendate gogor bidean, hirurak kateatuta eta azken 60 kilometrotan. Bihar gaur egon ez diren diferentziak espero dira.

Albiste hau Aiurrik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago