De Gendt zaldia bufalo bilakatu zenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2019ko uzt. 13a, 18:22
Etapa ikusgarria irabazi du De Gendtek. / LE TOUR

Belgikarrak bere kirol ibilbideko hamaikagarren erakustaldia eman du, etapa ikusgarria irabazteko.

Kasta dutenak daude. Eta klasea. Eta horien gainetik Thomas De Gendt bezalako tipoak. Beti zeresana ematen dutenak, erakustaldi gogoangarriak egiten dituztenak. Atzo beste bat, hamaikagarrena. Kontua hain da luzea, inor ez dela harritzen dagoeneko.

De Gendt egoskorra da. Berea lortu arte ez du atsedenik hartzen. Gaurko etapan ihesaldian sartuko zela jakina zen. Ben King, Tepstra eta De Marchi izan ditu lagun. Italiarrarekin bakarrik geratu da gero, indartsuenarekin, eta tropelean Astana eta Education First lanean hasi direnean ez dute etsi. Pilatutako errenta lau minututik bakarrera pasa zenean ere ez. Saint-Etiennen besoak zabal!

Alaphilippe-ek eta Pinotek hauspotu dute sua. Indartsuenak izan dira helmugatik gertu zegoen maldan. Thomas erori egin da, baina oilarren tropelera bueltatu. Alaphillippe-ek horia berreskuratu nahi zuen, baita lortu ere. Pinotek dozena bat segundo on irabazi ditu.

Bihar beste etapa bat Erdikaldeko Mendietan, gaurkoaren molde berekoa. Oilarrak urduritzeko aproposa, gaiztoa, hirugarren mailako tontor batekin helmugatik gertu, Briouden.

Albiste hau Aiurrik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide