
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

'Gogoa'.
Gaztelaniaren eraginez-edo, hiztun askok gogo hitza pluralean erabiltzeko joera dute.
Gaztelaniaz, gehienetan ganas erabili ohi denez —pluralean, alegia—, hiztun horiek euskaraz ere plurala baliatzen dute singularra erabili beharrean.
*A ze gogoak eszenatokira igotzeko! --> A ze gogoa eszenatokira igotzeko!
*Sokatiran segitzeko gogoekin itzuli naiz Irlandatik. --> Sokatiran segitzeko gogoz itzuli naiz Irlandatik.