
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

'Balio' eta 'balore'
Ez dute esanahi bera.
Balio = kostu, prezio, salneurri eta portaera-araua: euroaren balioa, giza balioak...
Balore =
1. lagunarteko hizkeran, 'kemen, adore' adierazteko: Hik daukak/-n balorea, hik!
2. Ekonomian: balore burtsa, balore gordailua...
Honako hauek zuzentzekoak dira:
-
*Gure gizarteko baloreak ▷ Gure gizarteko balioak.
-
*Balore moral bat da elkartasuna ▷ Balio moral bat da elkartasuna.
-
*Gelan dituen balorezko diru eta paperak ▷ Gelan dituen baliozko diru eta paperak.