Egunero IKAsten delako 494

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2026ko apirilaren 16a

Aurten ere euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen aste honetako atala:


Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA


'Herritarrak' eta 'hiritarrak'

'Hainbat' eta 'zenbait' ez dira sinonimoak.

Ez dute adiera bera. Azken urteotan, neurriz kanpo erabiltzen da 'hiritar' hitza.

  • Herritar: Herri edo estatu bateko biztanle edo kidea, bereziki betebeharrak eta eskubideak dituen gizabanakotzat hartua. Adiera honetan egiten da sarri kalko desegokia. Adibidez:  Herritarrenhiritarren*) eskubideak zaintzeko. Frantziar herritarrei (hiritarrei*) dagokie hori erabakitzea.

  • Hiritar: Hiriko biztanlea, hirikoa (hainbatetan kaletar hitzaren sinonimo dena). Adibidez: Baserritarrak eta hiritarrak. Hiritarren ohiturak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago