
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

'Berdin' edo 'bera'
'Berdin' izenlagunak elkarren antza duten bi gauza edo gehiago adierazten du; 'bera' erakusleak, berriz, gauza bakar beraz ari dela.
- 'Jertse berdina erosi dute' (bi jertse daude).
- 'Jertse bera erabiltzen dute' (jertse bakarra, egun batean batek janzten du, beste batean besteak).
'Berdina esan'* esapidea desegokia da. Modu egokia 'gauza bera esan' da.