
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

-arazi
-arazi, normalean, beste aditz batekin lotzen dugu, eta esanahia aldatzen dio aditzari (hacer, realizar algo, obligar a…)
Aurrean doan aditza NOR sistemakoa bada, 'arazi'-k NOR-NORK bihurtzen du: 'Txakurra etxean sartu da' > 'Nik txakurra etxera sarrarazi dut' (le he hecho entrar en casa).
Aurrean doan aditza NOR-NORK sistemakoa bada, 'arazi'-k NOR-NORI-NORK bihurtzen du: 'Nik berria jakin dut' > 'Hark niri berria jakinarazi dit' (me ha hecho saber la noticia).